08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

Fasoldek dioenez, hizkuntz jarrerei buruzko ikerketa gehienak psikologia

sozialean ikuspegi mentalista deitzen zaionetik egin dira, eta

Fasold bera ere horren alde agertzen da (ibid.: 146-7). Ikuspegi honen

arabera, jarrera pertsonaren prestasun egoera bat da, pertsona hori estimulu

baten aurrean era jakin batean eta ez bestean erantzuteko gertutzen

duena 66 .

Hizkuntz jarreren kasuan, hauek hiru motakoak izan daitezke: hizkuntzari

berari buruzko jarrerak, hizkuntzaren hiztunekiko jarrerak

eta, hirugarrenik, hizkuntzaren iraupenaren aldeko ahaleginekiko

jarrerak (ibid.: 148). Kontuan hartu behar da askotan hizkuntzarekiko

jarrerak haren hiztunei buruz ditugun iritzien isla hutsa izaten direla

(ibid.: 148).

Jarrerak pertsonen prestasun egoera subjektiboa izaki, beren ikerketan

metodo arazoak sortzen dira. Jarrerak ezagutzeko bi bide nagusi

daude: aitorpen zuzena, bata, eta, bigarrena, lagunen portaeratik

atzean zer jarrera motak dauden ondorioztatzea (ibid.: 147).

Hizkuntz jarrera historikoak zehazterakoan, garbi dago bietara jo

behar dugula.

Hizkuntz hautaketa

Soziolinguistika existitzen bada, Fasolden hitzetan, hiztunok uneoro

lengoaiaren erabileran aukera desberdinen artean bat hautatzen dugulako

da, hots, gizartean eskura ditugun barietateen artean —bi erregistroren

artean, bi hizkuntzaren artean, adibidez— hautapena egin dezakegulako

(ibid.: 180). Hizkuntz hautaketaren azterketak egoera jakin batean

jendea hizkuntza batean mintzatzera eramaten duena zer den ikertuko

du (ibid.: 180). Galdera, beraz, ez da nolanahikoa eta hizkuntz bilakabideen

muin-muinean dagoela esan daiteke.

Hizkuntz hautaketaren gaiari heltzeko hiru hurbilketa mota bereizi

ditu Fasoldek: (1) soziologikoa, (2) psikosoziologikoa eta (3) antropologikoa

(ibid.: 180) 67 .

(1) Hurbilketa soziologikoa. Tresna kontzeptual nagusia gizarte-egitura

edo erakunde bat da: Fishmanen erabilpen eremua (ibid.: 183), kontua

halako eremu batean zein hizkuntza aukeratzen den aztertzea izanik.

66. Ikuspegi mentalistaren aurrean ikuspegi konduktista genuke: jarrerak egoeren

aurrean pertsonek ematen dituzten erantzunetatik ondorioztatuko genituzke besterik

gabe (Fasold 1992: 147).

67. Ildo beretik, Pier Paolo Gigliolik, Laboven soziolinguistikari hurbilketa linguistikoaz

gain, hurbilketa antropologikoa eta soziologikoa bereiziak zituen 1972.ean,

bakoitzari buruzko ohar interesgarriak erantsiz (Giglioli 1990: 8-13).

123

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!