08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

hizkuntza nagusia, gizarte-egoerek beraiengandik espero zuten hizkuntza

eta talde-kidetasunekoa: euskara.

Baina oso azpimarragarria da, orobat, askotan —nazio maila, kultura

eta nazioartekoa— gizarte-egoerek euren hizkuntza baztertu eta beste

bat, gaztelania, erabiltzea “espero” zutela uitziarrengandik, itxaropena

ezezik sari eta zigorren mekanismoak ere martxan jarriz, jakina. Halaber,

talde-kidetasunari dagokionez, normalean euren taldeko kidetasuna

adierazten zuten uitziarrek, baina zenbaitetan —soldaduzkan, erdaldunekiko

harremanetan...—, iseka eta mesprezurik jasoko ez bazuten,

beren hizkuntza izkutatu eta erdaraz ahalik eta hobekien jardun behar

izaten zuten, erdaldunen taldeko kidetasuna adieraztera eramanik.

Ikuspegi antropolinguistikoak komunitatearen kultur eta hizkuntz

baloreen eta komunitate-partaidetza sentimenduen aldetik aztertzen du

hizkuntzaren hautaketa, hurbilketa soziologiko eta psikosozialen emaitzei

sakontasuna gehituz. Oro har, euskara hautatzen zuten uitziarrek

euren hizkuntzatzat, ikusi bezala, eta, aipaturiko irizpideen arabera, hautapen

horren bidez komunitatearen baloreetan lehentasuna euskal kulturari

ematen ziotela adierazten edo sinbolizatzen ari ziren.

Ezaguna dugu, halaber, komunitate-partaidetza euskal hizkuntz

komunitatean kokatzen zutela, baina egoera apur bat nahasiagoa zen.

Tartean bi komunitate aurkitzen ditugu, ez bakarra: gertukoaren mundua:

herria edo eskualdea —hizkuntz komunitatea— eta urrutikoaren

mundua: Nafarroa, edo Espainia, —erkidego politikoa—. Biak hierarkizaturik

zeuden: goialdean Nafarroa zegoen eta behealdean, aldiz,

Uitzi, bestearen zati bat zena eta bere mende zegoena (ikus 3. irudia

2.3.2 atalean). Badakigu Nafarroa, bere osotasunean, erdararen irudira

eraikitako egituraketa zela (ikus 3.5 atala) eta bere hizkuntz arauak ezartzen

zizkiola herri edo eskualdetik atera eta barruti osoaren mailan aritu

nahi zuen orori. Horixe adierazten eta islatzen du uitziarren hizkuntz

hautaketak, hots, komunitate-partaidetza bikoitza, euskalduna eta nafarra,

hurbila eta urruna, zutela, eta Nafarroa, edota Espainia, mailatik

zetozkien kontuek gaztelania ezartzen zietela eta, aldi berean, ezarpen

horri erdaraz ikasten egokitzen ziztzaizkiola beraiek.

Hizkuntzaren gaineko ekintzak

Azpimarragarriena ekintzarik eza da, zalantzarik gabe. Uitziarrek ez

zuten euskararen egoera ez hobetzeko ez okertzeko jarduera nabarmenik

burutu. Haien euskararekiko atxikimendua ikusita, ulergarria da kaltetzera

jo ez izana eta ez du merezi horretaz luzatzea. Euskarak hutsune

objektiboak —irakaskuntza, idatziaren alorrak, administrazioa,

Nafarroa mailakoak...— zituen eta uitziarrek biziki pairatzen zituzten,

jakina denez, baina beraiengandik ez zen egoera hobetzea bilatzen zuen

351

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!