08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Bonaparte Printzearen eta Bere Laguntzaileen Lekukotasunak

tzeak, aldiz, euskara askoz beherago hitz egiten zela azaldu zuen,

Garesen eta Orba ibarrean hain zuzen; eta muga hegoalderantzago eramateaz

gain, euskara garai hartan pairatzen ari zen atzerakadaren

garrantziaz ohartarazi zien bere garaikidei nahiz geroztikako jendeei 158 .

Euskalkien kontuan bezalaxe, Bonapartek ez zuen berez errealitatea

aldatu, hau da, Garesko euskaldunak hor zeuden, berak erakutsi nahiz

erakutsi gabe, baina ezagutza —izana ematen duen izena— Bonaparteri

esker aitortu zitzaien horko euskaldunei.

Euskararekiko jarreretan alde kognitiboak eta alde afektiboak,

Fishmanen terminologiari jarraikiz (ikus 2.3.2 atala), bereizten baditugu,

orain arte aipatutakoak alde kognitiboen sailekoak lirateke. Alderdi

hau franko areagotu zen Bonaparteren ikerketen eraginez, ikusi bezala,

baina horrez gain, hainbat euskaldunen jarrera afektiboen aldakuntzan

ere zeregin zuzena izan zuen Bonapartek. Orokorrean, euskaltzaletasunaren

aro berri baten hastapenetan aurkitzen dugu Bonaparte printzea

eta bere eragina arrazoi bat baino gehiagoren emaitza dela esan daiteke.

Horrela, bera bezalako atzerritar baten euskararekiko jakinminak hainbat

euskaldunen euren buruarekiko konfiantza piztu edota berrindartu

zuen, are gehiago euskararen etorkizunaren sendotasunaz erabateko baikortasuna

adierazi zuela gogoan edukita. Halaber, euskal literaturaren

garapenaren bultzatzaile sutsua izan zen Bonaparte, euskararen ortografia

bateratzeko saioetan parte hartze nabaria izan zuen (Bonaparte 1876:

14; Zuazo 1988b: 239-43) eta, oro har, euskararen aldeko orduko ekimen

nagusiei lotuta edota babesa emanez agertu zen, Arturo Campioni

eta bere “Nafarroaco Euscarazco Elcargoa-Asociación Euskara de

Navarra” 159 eta Revista Euskara-ei, besteak beste. Luzeago jardungo dut

gai honetaz “Hizkuntzaren gaineko ekintzak” izeneko atalean (5.1.6).

5.1.2 Hizkuntzaren ezagutza Nafarroan Bonaparteren lekukotasunen

arabera

Bonaparteren lekukotasunik landuena euskararen ezaguerari buruzkoa

da zalantzarik gabe. Haren berri dagoeneko aztertua dugun mapan

(ikus 4. kapitulua) eman zuen eta, dakigunez, eremu euskaldunaren bai-

158. Bonaparterena bezalako lan baten beharraz Reclus mintzatu zen 1867. urtean,

dirudienez printzearen maparen berri jakin gabe: “Para darse cuenta de este fenómeno,

tan considerable en la historia de la humanidad, de la desaparición gradual de

un idioma ante un dialecto vencedor, sería de la mayor importancia trazar actualmente

el límite cierto del euskera; pero nadie piensa en emprender esta labor” (1929: 60).

159. Elkartearen erdal izena “Asociación Euskara de Navarra” zen eta euskarazko

itzulpenean “Nafarroaco-Euscarazco Elcargoa” izena eman zioten (Revista Euskara I,

1878, 5). Nik neuk bata, bestea zein bakoitzaren laburpena —Euskara elkartea,

Asociación Euskara, Euscarazco Elcargoa— erabiliko ditut, betiere elkarte bera adierazteko.

274

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!