08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

5. EUSKAL HIZKUNTZ KOMUNITATEA BONAPAR-

TE PRINTZEAREN ETA BERE LAGUNTZAILEEN

LEKUKOTASUNEN ARABERA

Lanaren helburu nagusia Nafarroako euskal hizkuntz komunitatearen

bilakaeraren azalpen kualitatiboa ematea da eta zeregin honetan iturri

mota desberdinez baliatu naiz. Lortutako emaitza eta ondorioak, 4.

kapituluan alderdi kuantitatiboak aztertu ondoren, bostgarren, seigarren

eta zortzigarren kapituluetan jasotzen dira. Bostgarren kapitulu honetan

Bonaparte printzeak nahiz bere laguntzaileek euskararen egoeraz eskaini

zizkiguten argibideak aurkezten dira, bi ataletan banatuta: 5.1

Bonaparte printzea, eta 5.2 Bonaparteren Nafarroako laguntzaileak.

Kapituluak, oro har, euskararen aldeko mugimenduak sortu aurreko

egoera erakutsiko digu.

Jasotako albiste eta argibideak hizkuntz komunitatearen azterketarako

ereduko Hizkuntz Portaeraren Sistemaren atalen arabera antolatu

dira:

-Hizkuntz ezagutza

-Hizkuntz jarrerak

-Hizkuntz hautaketa

-Hizkuntzaren erabilera

-Hizkuntzaren gaineko ekintzak.

Ereduaren justifikazioa 1.2.4 atalean eman dut eta Fishman, Fasold

eta Sanchez Carrionen ekarpenetan oinarritzen da. Atalez atal, bere esanahia

garden samarra da. Hizkuntz ezagutzaren eta hizkuntz jarreren sailek

ez dute, nire ustez, azalpen beharrik. Hizkuntz erabilerarenak ere ez.

Hizkuntz hautaketarena, ordea, irristakorragoa suertatzen da argibideak

sailkatzeko orduan. Oinarrizko kontzeptua da berau erabiltzen ari garen

ikuspegian eta arreta berezia eskaini nahi diot, euskararen bilakaera

gizarte-baldintzen eta hiztunen erabakien arteko harremanei zor baitzaie.

Baina, aldi berean, erabileraren eta jarreren sailek tokia jaten diote,

nonbait, hizkuntz hautaketarenari. Hots, hiztunen aukeraketak askotan

erabileraren bidez besterik ez dira adierazten eta beste batzuetan, halako

hautapen bat egiteko izan dituzten arrazoiak agerian daudenean, hizkuntz

jarrerekin topo egiten dugu. Hala ere, aipaturiko hiru sailen arteko

mugak zeharo garbiak ez direla jakinik, eutsi egingo diot hautaketen

sailari, bertan hautaketa ohiturak, beren emaitza praktikoak eta beren

zergatiak jaso nahian. Azkenik, hizkuntzaren gaineko ekintzei buruzko

sailean hizkuntzaren egoeraren gaineko eragina duten jarduerak aurkez-

271

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!