08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Euskararen Aldeko Lan eta Mugimenduak

8.3 Ekimenak

8.3.1 Ezaugarri orokorrak

Mugimendu euskaltzaleen ekimen asko aipatuta daude jadanik, eta

baita koherentzia ematen zieten ideologia eta jarduera egitasmoa (8.2.1-3

atalak) ere. Oraingo atalean ekimen horien sailkapen eta aurkezpen orokorra

egingo dut, jakinik, aldi berean, guztiak aipatzea edo, are gutxiago, haiei

buruzko zehaztasunak ematea, ezinezkoa dela: oso zabala da epea —hirurogeita

hamahiru urte—, hiru belaunaldik hartu zuten parte —Euskara

elkartea, Euskal-Esnalea eta Euskeraren Adiskideak taldeetakoak, nonbait—

eta Nafarroako geografiaren zati handi bat besarkatzen dute.

Hizkuntz komunitatearen portaera sistemaren terminoetan hitz eginez,

alor guztiak landu zituzten Nafarroako mugimendu euskaltzaleek.

Bestalde, esanda dugunez, desberdinak izan ziren euskal hizkuntz komunitatearengana

zuzentzen zituzten jarduerak eta erdal hizkuntz komunitatearenganakoak.

Angel Irigarayren hitzetan, helburu bikoitzarekin lan egiten

zuten: “dediquen casi todo su esfuerzo a mantener el euskera donde

aún se halla, mediante fiestas, premios; y a excitar su amor en los demás

sitios” (Irigaray, A. Para «Etxe-Zar». La Voz de Navarra, 1935-04-26).

Lehentasuna euskaldunen euskararen aldeko jarrera sustatu eta areagotzeari

eman zioten. Ideologi sistema, argudiobide nagusiak, propaganda,

eztabaidak, argitalpenak, ekintzak, eta abar, denak funtsean helburu

horren inguruan eratzen zituzten, Campionek, adibidez, Euskal-

Esnalearen Auzako (Ultzama) batzarreko (ikus 33. irudia) hitzaldiaren

amaieran laburbildu zuenez: “Baño gauza aiñ okerra [euskararen baztertzea]

zuzentzeko, eta zutik jartzeko, lendanez Euskaldunak maite bear

dute euskera. Gaur onara etorri geran jaunak, opa ta nai degu

Euskaldunak euskalzaleak izan ditezela. (…). Gora Ulzamako ballea, eta

gora euskara maitagarriya, Ulzamako ballean iñoiz, sekulan ilko ez dá!”

(La asamblea de Auza. Euskal-Esnalea I, 1908, 69).

Jarrerak hobeagotzea bilatzen bazuten, euskaldunek aukera zegoen

guztietan euskara hauta zezaten izaten zen. Lurralde euskaldunetan

“Eskuara errekarat?” galdetzen zuen Manezaundik, zera gehituz:

“Deithoragarri da herri euskaldunetan ikhusten duguna. (…). Odoleko

deiari ukho egiten da eta nolanahi erortzen dira arrotzen azturetan eta

mintzoan” (1990: 261). Ederki zekien Manezaundik euskara ez zela berez

atzeraka egiten ari, galeraren ibilbideko urrats bakoitza hiztunen hautaketa

jakin bati zor zitzaiola, euskaraz jardun beharrean erdara nahiago zuten

une edo egoera bakoitzean gertatutakoa, eta horrexegatik “Gauden eskualdun

Eskualherrian” (ibid.: 263) erantzuten zuen. Eta Larrekok ere dei bera

egiten zuen: “Euskaldun ona… euskaldun” (1992a: 79).

Euskararen ezaguerari dagokionez, esana dugu haien ustez gaitasun

mailarik handiena herri euskaldunetako jatorrizko lagunek zutela eta,

hauen artetik, naturaltasunari euskara landua gehitzen ziotenek.

Nafarroako euskaltzaleen ekimenak bi lerroak sendotzera zuzentzen

496

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!