08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

Foruen defentsaren azpian garrantzi handiko ideia bat zegoen:

Nafarroaren nortasun historikoaren aldarrikapena: “Navarra era un

reino de por sí, distinto en jurisdicción y leyes de los demás” (Campion

1976: 26). Era berean:

Navarra no es una parte del territorio español al que los Reyes de Castilla

concedieran privilegios como recompensa de su ayuda en la obra de la

Reconquista, sino un Estado con propia y completa personalidad, poseedor

de la plena y absoluta soberanía (…)

(Campion 1876: 9)

Nazio-mugimenduek beren eskariei indarra emateko ahaleginetan

zein bere historikotasuna erakutsi edo itxuratzeari toki berezia egin

badiote 283 , nafarrek ez zuten deus asmatu beharrik euren sustrai historiko

sendoekin topo egiteko. Abertzaletasuna finkatu nahirik, Estatu

espainiarraren asmoei Nafarroaren independentzia eta eskubide historikoak

kontrajartzen zizkioten. Beren eginkizuna Nafarroaren historia

ikertzea eta ezagutzera ematea zen, behin eta berriro azpimarratu zutenez.

Zentzu honetan, eta urrutirago joan gabe, zeharo adierazgarriak

dira Revista Euskara-ren lehen zenbakian argitaratutako artikuluen izenburuak,

non ikerkuntza zientifikoa kutsu erromantiko-historikoko elezahar

eta idazkiekin nahasita agertzen den: “Orreaga”, “De la antigua

Vasconia y sus límites”, “«Nobleza navarra», leyenda histórica”,

“Primeros tiempos de la Monarquía Navarra”, “Tradiciones navarras”,

“El Escudo de Navarra”, “Azquen nafartarrac”, eta abar.

Aldi berean, nabarmentzekoa da Campionek Nafarroari Euskal

Herriaren historian aitortzen zion lehentasunezko tokia. Idoia Estornesen

ustez ezaugarri hau zuen Campionen ideologiak: “un nacionalismo

vasco cuya apoyatura natural y obvia era el reino independiente de los

antiguos vascones” (1990: 65). Iritzi berekoa da Vicente Huici (1981:

661). Nafarroatik abiatuta, beraz, Euskal Herriaren batasuna irudikatzera

iristen ziren (Campion 1912: LXVIII).

Fuerismo izenaz deitzen zioten beren mugimenduari, baina jakin

bazekiten beraiena abertzaletasun mota bat baizik ez zela, eta beti saiatu

ziren gainerako mugimendu abertzalekiko antzekotasunak agertzen.

Horrela, 1891. urtean “Lliga de Catalunya”-ren egoitzan emandako hitzaldiari

“Regionalismo nabarro” izenburua jarri zion Campionek,

Estatu espainoleko beste lurraldeetako mugimenduekiko kidetasuna

283. Nazionalismoaren ikertzaile ia guztiak bat datoz iritzi horrekin eta, adibide

moduan, hona hemen Hrochen hitzak: “La «memoria» de una anterior independencia

o autogestión, aunque muy alejada en el pasado, pudo desempeñar un importante

papel en el estímulo de la conciencia histórica nacional y de la solidaridad étnica. Este

fue el primer argumento utilizado en la fase B por los patriotas checos, los de Lituania,

Finlandia, Bulgaria, Catalunya, etc.” (Hroch 1994a: 108).

473

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!