08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

ROS” (ibid.). Horregatik, Iosu Chueca-rekin (1994: 137) batera, “euskal

nazionalismoak Nafarroan foruzaletasun eta nafarzaletasunean oinarritu

nahi zuela bere eginkizun politikoa” esan dezakegu.

Gainerako Euskal Herrian ez bezala, Nafarroako EAJ separatismoaren

aurka agertu zen bere adierazpen gehienetan —ez guztietan—,

Elorzak (1978), Minak (1985) eta Martinez Peñuelak (1989) diotenez.

Argudiobideak Campionen berberak izango ziren eta adibide gisa separatismoaren

salaketei 1917. urtean eman zieten erantzuna aipatuko dut.

“No hay separatismo” zioten eta zera gaineratzen zuten: “el nacionalismo

vasco aspira, ya se forme en Euzkadi un solo Estado Nacional Vasco,

ya tantos Estados nacionales vascos como en la historia se constituyeron,

a que éstos o aquél vivan unidos al Estado Español por el vínculo confederativo

de los pactos por virtud de los cuales se incorporaron los estados

vascos a la monarquía de España y ésta juró respetar” (Réplica a

Diario de Navarra. Napartarra, 1917-12-08. Jasoa in Martinez Peñuela

1989: 59-60).

Politikan bezala hizkuntz ideien alorrean ere Campionen bidetik

joan ziren nafar nazionalistak, baina horretaz beherago mintzatuko naiz.

Dena dela, betiere gogoan izan behar dugu foruzaletasuna vs nazionalismoa

bereizketak —nahiz eta nazionalista nafarrek funtsean foruzaleen

edukiak zabaldu— munta handiagoa duela historia politikoan hizkuntzaren

historian baino.

8.2.2 Hizkuntz ideiak

Euskaroen asmo orokorrean ohorezko tokia aitortu zioten euskarari

hasiera-hasieratik. Ordura arte euskara goratu nahian batik bat bere hizkuntz

bikaintasuna erakustera jotzen zuen diskurtsoa zen nagusi. Baina

euskararen arazoa gizarte-mailakoa zen, euskara baztertzen zuen gizarteantolaketa

jakin bat, eta euskararen berezko balioa frogatuta ere, egoera

berean segitzen zuen hizkuntzak. Campion eta bere lankideen ekarpena

diskurtso apologistaren mugez ohartu eta hauek gainditze aldera hizkuntzaren

dimentsio soziala erdigunean zuen diskurtso berria eratzea

izan zen.

Abiapuntu filosofikoa, nolabait esanda, aniztasunaren ontasunen

aldarrikapena dugu, arestian ikusi bezala: “La ley de la naturaleza, es la

variedad. (…). La ley de la variedad impera, asimismo, sobre el reino

humano” (Campion 1916: 97-8). Horren adierazle hizkuntz aniztasuna

da: “La diversidad de idiomas, por tanto, pende de una ley natural, anterior

y superior á las leyes de los hombres” (ibid.: 99). Eta esandakoari

giza lengoaia hizkuntza desberdinetan zatitzeko agindu zuen

Jaungoikoaren borondatea gehitzen zaio, Babelgo dorrearen mitoaren

interpretazio modernoen —Calvet, Haugen, Sanchez Carrion…—

aurrekari gisa:

475

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!