08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Oinarri Teorikoak

Irizpide metodologikoak

Aurkezpenean zehar sakabanatuta agertu dira metodologiarekin erlazionatutako

anitz ohar, hala nola gizarte-aldaketa eta iraupena uztartzen

dituen teoriaren beharra, ikuspegi konparatibo eta disziplinartekoa,

esangura soziolinguistikoa duten lan etnokulturalak, teknika kuantitatibo

eta kualitatiboen erabilera, triunfalismo edo goibeltasunez kutsaturiko

molde psikologikoen saihestu beharra, eta abar. Horiek ahaztu gabe,

arreta oraingoan ikerketa diakronikoaren arazo, metodologia eta tekniketan

ipiniko da.

Ikerketa historikoen arazo nagusietako bat da garai desberdinetako

hizkuntz egoerekin lan egin behar dugula, normalean A garaiko

egoera abiapuntutzat eta B garaikoa helmugatzat hartu eta bien arteko

konparaketa eginez. Konparaketa egin ahal izateko iraganeko egoera,

hots, A egoera, ongi ezagutu behar da, eta hor hasten dira arazoak.

B garaia oraina ez bada, orduan A-rako esan dugunak B-rako ere

balio du. Mota honetako lanen erronka abiapuntu fidagarritzat har

daitezkeen ikerketa egokiak, erroldak batik bat, eskura edukitzea da

(1991: 41).

Oso gutxi dira halako azterketak eginak dituzten hizkuntza “zorionekoak”

(ibid.: 41), baina euskara, hizkuntz egoera erakusten duen

erroldarik ez badu ere, Bonaparte printzearen mapa eta lanei esker,

horietako bat dela esan dezakegu.

Iraganean burututako ikerketez landa bada erabil daitekeen beste

iturri bat: hiztunen oroitzapenak: “In some such studies, the «then» data

is sometimes based on (…) the memory of current respondents with respect

to Xish language use at one or more points in the past” (ibid.: 41).

Lekukotasun hauek arazo bat dute: datu edo argibide hutsekin batera

lekukoek euren iritziak ematen dituzte, eta kontua ez da bakarrik iritzi

subjektiboak gehitzen dituztela, baizik eta gizarteko momentuko joerei

edota galdetzailearengan sumatzen dituzten nahiei egokitzearren iragana

itxuraldatu egin dezaketela (ibid.: 41). Ikertzailearen zeregina arrisku

hau teknika egokiez saihestea da 64 .

Ikerketa batean hoberena eskala handiko teknika zabalak eta eskala

txikiko teknika zorrotzak elkartzea da, aurrenekoek agerian utzi dituzten

gaietatik gehien interesatzen zaizkigunetan bigarrenekoen bidez sakontzeko

(ibid.: 43).

Azken ohar metodologikoa ikertzailearen ikuspuntuari dagokio: deskribapena

aztertzen ari den esperientziaren barrutik eta bere aktoreentzat

duen esanahia aintzat hartuz egiteko eskatzen du Fishmanek, ez

64. Seigarren kapituluan ikusiko denez, Uitziko landa-ikerketan arazo hori ekiditzearren

eztabaida taldearen teknikaz baliatu naiz, ahozko historiaren barruan.

120

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!