08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Oinarri Teorikoak

tika historikoari alde soziala gehitzea bilatzen du, William Labovek erakutsitako

bidetik joaz. Peter Burkeren ardura gizarte-historian hizkuntzari

buruzko kezkak txertatzea da. Eta, azkenik, Sanchez Carrionen lana

ohiko historia moldeak kritikatu eta erdigunetzat gizakien eta hizkuntzen

garapen osoa, giza taldeen ezberdintasunaren ezagutza eta, honenbestez,

hizkuntza —gizaki egiten gaituena— eta hizkuntz komunitatea —hizkuntzatik

sortzen den taldea— dituen historia proposatzea izan da.

Heterogenotasuna litzateke, hortaz, bigarren ezaugarria.

Dena dela, disziplinarako hurbilketa gisa, ekarpen eta iradokizun

baliotsuak utzi dizkigute, eta, autoreak banaka hartuta, honako ideia eta

irizpide hauek iruditu zaizkit Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

egiterakoan gogoan hartu beharrekoak:

Suzanne Romaine: hizkuntz aldaketen gizarte-testuingurua; soziolinguistika

sinkronikoaren ekarpenen erabilgarritasuna bilakabide historikoaren

azterketan; iturrien arazoa; hizkuntz aldaketaren abiapuntuaren

eta gizarte-hierarkiaren arteko harreman ez-aldebakarrekoa; hizkuntz

hautaketen esanahi soziala: prestigio arauak eta haien aldakortasuna;

hautapenak bideratzeko ahalmena: agintearen arazoa.

Peter Burke: hizkuntzaren historia sozialaren garrantzia; historialariak

ez dira hizkuntzaz arduratu; oinarritzat soziolinguistikaren ekarpenak

hartu beharra; iturrien arazoa; hizkuntz hautaketak “eremuetan” biltzen

diren arau sozialen pean egiten dira; idazketaren esangura soziala ez da

beti bera izan; hizkuntzak gizartea aldi berean islatu eta eratu egiten du;

hizkuntza kontrolatzeko borroken garrantzia historian zehar; estatuen

hizkuntza estandarraren erabilera gainerako hizkuntzen kalterako.

Jose Maria Sanchez Carrion: historiografia aztertzeko irizpideak:

zein hizkuntza edo hizkera motatan dagoen idatzia, zein den hautatzen

duen subjektua eta zein deskribatzen duen objektua; hizkuntzaz kanpoko

historia: estatuan oinarritzen den historia eredua; eredu honen kritika:

estatuaren goraipamena, hizkera historikoaren manipulazioa, paradigma

lineal, mendebaldar, eurozentriko eta sinkronizatzailea; hizkuntza

barneko historia: hizkuntz komunitateen existentzian oinarritzen den

historia eredua; kulturen aldi asinkronikoa eta aldi sinkronikoa; historia

egungo ikuspegitik berregiten dugu: hizkuntz komunitatearen garapen

autozentriko eta osoaren baldintzak gogoan edukita; euren hizkuntzari

eutsi dioten herrien historiaren garrantzia; norbanakoa eta gizartearen

arteko elkarrekintza.

2.3.2 Soziolinguistika historikorako irizpideak literatura soziolinguistiko

orokorrean

Literatura soziolinguistikoak ez du historia bereziki landu, baina,

goian erakutsi bezala, soziolinguista nagusien ekarpenak behar-beharrezkoak

ditugu bide horretatik abiatu nahi izanez gero. Datozen orrial-

102

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!