08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

Lana eta ekonomi jarduerak ere herriko bizimoduaren inguruan

zituzten antolatuta nagusiki eta horietatik hauek aipatu dituzte: nekazaritza

eta abeltzaintza, trenbidea, berun-meatzeak, kontratistak eta

basoa: zura eta egur-ikatza. Ez zen, beraz, soilik baserriko lana (JM eta

M: 3). Komunalak —basoa eta— oso on eta aberatsak ziren, zur asko

zegoen eta dirua ematen zioten herriari (ibid.: 7). Bestalde, lau ostatu

zeuden Uitzin, “herri txiki hontan” (ET: 16). Lan guztia euskaraz egiten

zuten, burdinbideko geltokiarena izan ezik, herritik bi kilometrotara

zegoen geltokia familia erdaldun batek baitzeraman. Beste ekonomi

jarduera garrantzitsu bat salerostea zen. Tratulariak maiz etortzen ziren

herrira zura erostera eta saltzaile ibiltariak ere agertu ohi ziren. Uitzik

abereak saltzen zituen —zerri eta zerrikumeak, behorrak, e.a.— eta

horretarako Irurtzungo eta Iruñeko ferietara joaten ziren. Tolosako

feria ere aipatu zuten eta baita Astigarragara gaztak saltzera joandako

baten kasua ere. Saleroste lanetan bi hizkuntzetan, euskaraz zein erdaraz,

aritzen ziren.

Pertsonen bizitzaren atal garrantzitsu bat jai eta jolasarena da eta hau

ere herriko bizimoduan aurkitzen zuten: “San Migel zela, Gorritiko

pesta zela, garai haietako gure dibertsioa hori zen” (ET: 3). Festa nagusiak

San Migelak ziren, irailaren 29an, oso jai onak zirela diote eta etxeetan

kanpoko ahaide ugari jasotzen zituzten: “Pestetan etortzen ziren,

pues, parienteak edo, binipin parienteak, kanpotik (…), kanpoko jendea

etortzen zen bazkaltzea edo” (ibid.: 3-4). Berdin egiten zuten

Uitzikoek eta auzo herrietako festetara joaten ziren: Gorritira, Leitzara,

Etxalekura, e.a. Beste jai moduko batzuk ere egiten zituzten:

Donibanekoak —“San Juan bezpera ta Sanjuanak” (ibid.: 8)— eta inauteriak

188 , bakoitzak bere ohitura eta kanta edo bertso bereziak zituela.

Parranda giroari dagokionez, izugarrizko garrantzia ematen diote

Artazuriketaren ohiturari, baina horretaz beherago hitz egingo dugu.

Atseginaldia ez zen herrira mugatzen eta kanpora ere ateratzen ziren,

Iruñeko Sanferminetara, Donostiako estropadetara edota Lasarteko

zaldi lasterketetara, kasu. Orduko giroaren laburpen ederra elkarrizketan

agertu zen: “festa giroa handia zen erabat, akordeoiak, organista, mutilek

eta neskek batean kantatu, festa egitera ez zuten inora joan beharrik”

(JM eta M: 7).

Era berean, sexuen arteko harremanak bideratzeko aukera ere herriko

bizimoduak berak ematen zien eta hori dela-eta berriro ere Artazuriketa

188. Uitzi inauteriak ospatzeari eutsi zion herri bakarrenetakoa izan zela diote elkarrizketatuek

(JM eta M: 7) eta gauza bera uler daiteke Juan Garmendia Larrañagak

Carnaval en Navarra liburuan (1984: 133-4) Uitziko inauteriei eskainitako atalean.

325

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!