08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskal Hizkuntz Komunitatearen Sistema Historikoa: Uitziko Landa-Ikerketa

lortu arren (ET: 13). Beste aldetik denboraldi baterako etorritakoak

ditugu: burdinbidea eraiki zeneko langileak, euskaldunak eta erdaldunak;

Zaragoza, Donostia eta beste hainbat tokitatik tuberkulosia sendatzera

etortzen zen jendea, Simonaren etxera (JM eta M: 2), eta haien

artean ere denetatik zegoen, eta, azkenik, udatiarrak ditugu, gehienak

gipuzkoarrak, baina erdaldunak ere bazeuden (PJA: 5-6). Hauek harreman

gutxi izaten zuten herriko bizilagunekin, ez zuten euskararen aurkako

propagandarik egiten eta, oro har, kalte txikia egiten zuten. Erdaraz

ez zekiten uitziarrak, ordea, gutxi ziren, oso gutxi zekiten lagun batzuk

izan arren (ibid.: 6).

Emakumezkoek erdararekiko zaletasun berezia erakusten zuten lekukotasun

guztien arabera: “Neskak eta emakumeak dena erdaaz aitzen

zeen bolada baten” (ET: 28). Neskek mutilek baino azkarrago ikasten

zuten erdaraz (ibid.: 23) eta arrazoi hurbila mojen eraginean aurkitzen

dute: “Neskatxek, neskatxek ikasi zuen hemen erdaaz agudo, osea, monjakin

aitzen zien haik eskolan (…) ta denboa asko pasatzen zuen haik

monjakin da, geo elkarrekin ee enpeinu gehixo, hemen, baino” (ibid.:

11). Dena den, Lekunberrin ere berdin gertatzen zen eta han ez zegoen

mojarik: “Neskak beti, Lekunberrin ee, Lekunberrin ee gue kideko

mutilek, euskaaz eerki ta, hain kideko neskak erdaaz” (ET: 11), eta gauza

bera egiten zuten beste herri askotako neskek ere: “Bai, bistan da, eta

nonahi ee bai” (ibid.: 23), “hori toki guztietan” (PJA: 2). Gertaera orokorragoa

zen, beraz, eta denak bat datoz haren zergati nagusia emakumeen

dotoreago agertzeko nahia zela baieztatzerakoan: “iruditzen zizien,

pues, erdaaz jakitea kategorie, ez? kategorie zala erdaaz jakitea, da enpeño

gehio jartzen zuen neskatxek guk baino” (ET: 23); “gauza eleganteagoa

bezela, toki askotan bezala, e!, emakumeetan izandu da beti ohitura

hori, haundio bezala, eleganteago bezala, azaltzeagatik, erdeaz hitz egin”

(PJA: 1).

Aurreko kapituluan, 5.1 atalean, Bonaparteren albisteak abiapuntutzat

hartuta, sexu-taldeen hizkuntzarekiko jokabide desberdinen arazoa

eztabaidatu dugu arau orokorrik nekez ezar daitekeela esanez, baina

garbi dago Uitzin jasotako lekukotasunek emakumeek erdararen aldeko

joera zutela azpimarratzen dutela.

Joera horren isla, ez oso handia, egia esan, uitziarren ezkontzetan

aurkitzen dugu. 1912 eta 1936. urteen artean —1912. urtean soilik hasi

ziren ezkontza guztiak, Uitzin nahiz kanpoan egindakoak, jasotzen—

emakumeek beren ezkontzen % 22 egin zituzten erdaldunekin eta gizonek,

berriz, % 13 (ikus beheko taula). Esanguratsuena, lehen ere ikusi

bezala, uitziar guztien euskaldunekin lotzeko joera da, baina, hala ere,

bistan da emakumeak gehiago ezkontzen zirela erdaldunekin gizonak

baino:

340

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!