08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskal Hizkuntz Komunitatearen Sistema Historikoa: Uitziko Landa-Ikerketa

Norberaren nortasuna............... Euskara

Familia...................................... Euskara

Lana ......................................... Euskara, gaztelania (azokak…)

Herria....................................... Euskara, gaztelania

Nazioa199 ................................... Gaztelania, euskara200 Kultura ..................................... Gaztelania, euskara (erlijioa)

Nazioartekoa201 .......................... Gaztelania (eta beste)

Beraz, norberaren nortasuna, familia, lana eta herriko bizimodua euskara

eskatzen zuten esparruak ziren Uitzin. Herritik atera eta nazio mailako

esparruan kokatuta, bazekiten lagun askorekin euskaraz mintzatu

ahal izango zirela, eskualde euskaldunetan batez ere, baina Irurtzun igaro

eta nonahi aise jarduteko ezinbestekoa zitzaien gaztelania erabiltzea.

Bestalde, kultura jaso nahi izanez gero erdarara jo behar izaten zuten

nahitaez, erlijio-kulturaren kasuan izan ezik. Nazioa —Nafarroa eta, oro

har, Euskal Herria— eta kultura, hortaz, lehentasuna erdarari ematen

zioten erabilpen-esparruak ziren, eta oraindik gehiago nazioartekoa.

Tipikoki diglosikoa202 dugu, beraz, euskara eta gaztelaniaren zereginen

banaketa.

Irizpide psikosozialak arreta pertsonek egiten dituzten hautaketen

motibazioetan eta berauen gizarte-dimentsioan ipintzen du. Simon

Hermanen “egoera teilakatuen” teoriaren arabera (ikus 2.3.2 atala),

Uitziko kasuan, hiztunek hobekien menderatzen zuten hizkuntza euskara

zen, gizarteak batzuetan euskara eta beste batzuetan gaztelania espero

zituen beraiengandik eta kidetasuna zein urruntasuna euskaldunen edo

erdaldunen taldeekikoak izan zitezkeen. Hizkuntz esparru edo funtzioen

taula berriro gogoratuz, eguneroko bizimoduan bat zetozen uitziarren

199. Nazioaren esparrutzat Euskal Herria hartzen dut, egitura politiko desberdinetan

zatituta zegoela eta uitziarrei zegozkienak Nafarroako erakundeak zirela jakinik ere.

200. Euskal Herrian barrena mugitzen zirenean bi hizkuntzak erabiltzen zituzten,

batzuetan euskara eta beste batzuetan gaztelania, baina hiriburuan, Iruñean, eta erakunde

ofizialetan aurkitzen zuten hizkuntza gaztelania zela gogoan hartuz, honi eman

diot lehentasuna.

201. Zentzu hertsian Euskal Herriko mugaz bestaldekoa litzateke nazioartekoaren

maila, eta zentzu zabalean, Espainiatik kanpokoa. Orduko uitziarrentzat, dena den,

soldaduzka egitera Madrilera edo Zaragozara joatea, adibidez, beste nazio batera joatea

ote zen ez dago batere garbi.

202. Erabiliaren erabiliaz konnotazio gehiegi erantsi zaizkio diglosia hitzari eta,

nire ustez, apur bat higatuta eta kamustuta gelditu da. Gutxitan baliatzen ari naiz hartaz

eta, gainera, bere oinarrizko adiera —zereginen banaketa hierarkizatua bi hizkuntza

edo barietateren artean—, diglosia hitza bera erabili gabe ere, gardentasun osoz

agertzen ari da lanean zehar.

350

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!