08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Ondorioak

(2) Nafarroako euskararen 1863-1936 bitarteko bilakabidearen irakaspenetatik,

“historiaren irakaspenez” mintzatzea zilegi bada, hiru

nabarmenduko ditut.

Lehenik, euskararen biziraupenaren gakoa familian, lagunartean,

herrian eta lurralde euskaldunetako eguneroko bizimoduan zuen indarrean

eta euskaldunek, ohartuta nahiz oharkabean, erakusten zioten

atxikimenduan egon da; euskararen belaunaldiz belaunaldiko jarraipenean

lehentasunezko zeregina izan dute lehen mailako sozializazio agenteek.

Transmisio naturala, hitz bitan. Halaber, ahalmen berezia izan du

euskal komunitateak XIX-XX. mendeetako gizarte-aldaketei egokitu

eta, modernitateari uko egin gabe, bere izaerari eusteko. Egun posible da

euskararen ikasketa naturalari bigarren mailako ibilbidea gehitzea —eta

lehenengo urratsak ezagutu ditugun euskaltzaleei zor zaizkie—, etxeko

euskara garapen landuarekin osatzen duten belaunaldi berriak prestatuz.

Euskararen kalitatea, eredua eta etorkizun kualitatiboa pertsona edo

gune hauengan dago, AB pertsonengan, eta dagokien tokia aitortu behar

zaie euskararen inguruko jardueretan.

Bigarrenik, Nafarroako hizkuntz desoreka estrukturala aipatu da

maiz. Bi komunitateen arteko harreman zuzen eta orekatuen ametsa,

euskal hizkuntz komunitatearen garapen osoa bermatuko eta babestuko

lukeena, gauzatu gabe dago oraindik eta hori izan da, hain zuzen ere,

erdal komunitatearen historikoki gainditu gabeko ikasgaia. Denon esku

dago urrats hori egin, huts egite historikoak zuzendu eta Nafarroan bi

hizkuntz komunitateei, ez bakarrik erdal hizkuntz komunitateari, beren

osaketa ziurtatzea.

Eta hirugarrenik, mugimendu euskaltzalearen ezaugarriak. Larrekok

eta Angel Irigarayk, ordura arteko esperientziak gogoan edukita, itxaropenak

neurri handi batean erakunde eta helburu politikoetan jartzen

zituen euskaltzaletasun motaren mugak garbi ikusi zituzten. Eta, aldi

berean, mugimendu euskaltzaleak behar zituen ezaugarri berriak ere

sumatzera iritsi ziren: euskal hizkuntz komunitatearen beharren ikuspegitik

jardutea, mendekotasun politikoetatik aske eta bide politiko hutsetatik

gehiegi espero gabe, euskaldun osoen (AB+BA) gune sendoen

inguruan eratuta eta lehentasuna komunitatearen beraren eraginkortasuna

areagotzeari emanez. Orduan igarri baizik egin ez zutena garbiago

ikusten da perspektiba historikoaz eta, nire ustez, beren gogoetek indar

osoa gordetzen dute.

538

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!