08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

manak azalerazten, eta denetarik aditzen nuen. Adibidez, Espartzakoek

esaten zuten Erronkarikoekin beti erdaraz egiten zutela, baina

Eiaurrietako emakume batek duela gutxi esan zidan Donibane-

Garazikoekin ez zutela batere arazorik ulertzeko”.

Amaitzeko Aezkoa dugu, non Bonaparteren lekukotasunen arabera

ez zen higadura aipagarririk agertzen. Hala ere, gizonezkoen elebitasuna,

Bonapartek dioenez, ohikoa zen hiru ibarretan, XX. mendean pairatuko

zuten atzerakada iragarriz beharbada.

Hizkuntz hautaketa aztertzeko 2.3.2 atalean aurkeztu diren irizpideak

—soziologikoa, psikosoziala eta antropologikoa— gogoan izanik,

hitz batzuk esan ahal ditugu goiko argibideei buruz. Irizpide soziologikoak

erabilpen eremuak —barruti fisikoak, geografikoak, funtzionalak,

gizarte-taldeak eta abar— hartzen ditu kontuan. Irizpide horren arabera,

barruti batzuk hizkuntza jakin bati eta beste batzuk beste bati lotuta

zeudela ikusten da. Esate baterako, Erronkariko gizonen eremua, oro

har, eta, bereziki, herritik kanpo egindako lanarena, eremu erdalduna

zela esan dezakegu. Emakumeena, ordea, eremu euskalduna zen.

Zaraitzuarrentzat, Erronkariko biztanleekiko harremanena barruti erdalduna

omen zen eta Nafarroa Behereko biztanleekikoena, berriz, lekukotasunek

diotenez, euskalduna.

Ikuspegi psikosozialak norbanakoek hautaketa jakin bat egiteko

dituzten motibazioetan jartzen du arreta, motibazioak banakoaren eta

gizartearen arteko elkarrekintzaren emaitza direla jakinik. Kontuan hartzeko

faktoreak hauek dira: hiztunaren gaitasuna hizkuntza batean nahiz

bestean, talde sozialak berarengandik espero duen hizkuntza eta, hirugarrena,

solaskidearen hizkuntza. Hiru faktoreak bat datozenean egoera

teilakatua dagoela esaten dugu. Aldi berean, solaskideak hizkuntza desberdinekoak

direnean, uste izatekoa da nor bere mintzaira bestearenera

egokitzen saiatzea. Horrela begiratuta, garbi dago Erronkariko artzainak

Bardeen inguruko bizilagunen mintzairetara egokitu zirela (ikus 5.1.5

atala), euren jatorrizko hizkuntza apurka-apurka baztertuz. Haurrek

erdaraz erantzuten zutenean, berriz, azalpen bat baino gehiago izan zitekeen:

aukera bat da gaztelaniaz gaitasun handiagoa zutelako zela pentsatzea

eta, adibidez, kontrajarria ez den beste aukera bat, egokieraren

edo akomodazioaren ikuspegitik, ume haiek, Bonaparte eta bere kideak

kanpotarrak zirela ikusita, arrotz batengan espero zitekeen hizkuntzara,

erdarara, egokitu nahi zutela uste izatea da. Aldiz, gizonak emakumeen

hizkuntzara, euskarara, egokitzen ziren eta, orobat, euskara nagusi zen

Aezkoan eta Zaraitzuko herri gehienetan bat zetozen, hots, teilakaturik

zeuden, hiztunen gaitasunak eskatzen zuen hizkuntza, solaskideen hizkuntza

—solaskidea kanpotar erdalduna zenean izan ezik— eta gizarteak

haiengandik espero zuen hizkuntza: euskara.

Ikuspegi antropologikoak, azkenik, hautaketen atzean egon daitezkeen

kultur baloreak eta talde-partaidetza sentimenduak aztertzen ditu.

285

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!