08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Erdal Hizkuntz Komunitatea eta Euskara

metria zen nagusi, ez baitzuten inolaz ere gauza bera egiten beren buruarekin

eta arrotz eta gutxiagotzat jotzen zituzten euskaldunekin, hitz

bitan esanda.

1892. urtean elkarrizketa hau izan omen zuen George Bird Grinnell

idazle amerikarrak Oin Beltzen tribuko Lasterkari Bikoitza indiarrarekin:

—(…) si mi gente [dio Lasterkari Bikoitzak] poseyese ese conocimiento

[irakurmena], los blancos no se aprovecharían siempre de nosotros.

—Nísha (hermano mayor), tus palabras son ciertas. Por lo tanto, deberías

asegurarte de que tus descendientes vayan a la escuela para que adquieran

el conocimiento del hombre blanco; si no, nunca poseerán nada. Los tiempos

han cambiado. Jamás volverá a ser como cuando tœ y yo éramos jóvenes.

—Dices la verdad, Pi-nut-ú-ye is-tsím-okan, mis ojos han visto aquellos días

y sé que así es. Los viejos asuntos están llegando a su fin, y los hijos de mis

hijos serán como los blancos. Ninguno de ellos sabrá cómo se vivía en los

días de sus padres, a menos que lean las cosas que te hemos contado y que

estás escribiendo en tus libros constantemente.

(Grinnell 1990: 7)

Pasartea zuriak idatzi zuen eta, arretaz irakurrita, besteekiko harremanak

nola irudikatzen zituen ederki erakusten digu bere xalotasunean:

guztiz bidezkoa iruditzen zitzaion bere kultur ereduak bertako biztanleei

zabaltzea. Izan ere, indiarrei eskaintzen zien bide bakarra kultur talde gisa

hilik zeudela onartu, izan zirenaren lekukotasun idatziak utzi —filologo

eta antropologoen lehengai moduan—, zurien nagusitasuna aitortu eta,

hezkuntzaren bidez, hauen kulturaren onurak baliatu eta bertan murgiltzea

baitzen. Egiazko elkarrizketa bat baino gehiago zuriaren ametsa ematen

du, eta, ametsa borobiltzeko, indiarraren adostasuna dugu.

Zurien eta indiarren tokian erdaldunak eta euskaldunak irakurriz

gero, indar eta egiantz guztia gordeko luke goiko pasarteak, aktoreen

arteko egiturazko harremanak berdintsuak ziren-eta egoera batean zein

bestean, eta hauxe da, hain zuzen ere, azpimarratu nahi nuena.

Erdaldunen ikuspegiaren osagai gehienak aztertuak ditugu dagoeneko

aurreko kapituluetan —3. kapituluan batik bat— eta, horregatik,

haiek gogora ekartzea besterik ez dut egingo oraingoan:

(a) Sakoneko mentalitatearen iturri nagusietako bat Mendebaldeko

kultura itxuratu duen indoeuroparren hiru funtzioen ideologia dugu (3.3

atala). Gizartea hiru multzo edo funtzio hierarkizatutan sailkatzen dute.

Lehenengo bi funtzioak —botere politiko eta erlijiosoa eta indarra—

elkartuta doaz eta hierarkiako hirugarren funtzioari —herri xeheari

nahiz kanpotarrei— nagusitzen zaizkio. Nagusitzeko eskubidea dute,

gainera. Indoeuroparren ideologiaren beste atal garrantzitsu bat gizarte-

366

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!