08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2. OINARRI TEORIKOAK: EUSKARAREN HISTORIO-

GRAFIAREN AZTERKETA KRITIKOA ETA SOZIO-

LINGUISTIKAREN EKARPENAK

Ikerketaren erronka intelektual eta metodologikoek nahiz neure

bidea eratu beharrak eraginda, tarte ohi baino luzeago eta, batez ere,

konplexuagoa eskaini diot oinarri teorikoen kapituluari, sarreran azaldutako

arrazoiengatik. Oso garrantzitsua zaigu arloko ikerketen egoera

ezagutzea bai euskararen historiografian eta baita literatura soziolinguistikoan

ere.

Kapitulua lau ataletan banatzen da:

2.1 Euskararen historiografiaren azterketa kritikoa

2.2 Gaztelaniaren eta frantsesaren historiografiak gainerako hizkuntzen

aurrean

2.3 Literatura soziolinguistikoa: hizkuntzen historiarako irizpideak

2.4 Ondorioak.

2.1 Euskararen historiografiaren azterketa kritikoa

2.1.1 Aurkezpena

Ikergaia Nafarroako euskara dugu, baina, azaldu beharrik ez dago,

azterketa bibliografiko honek Nafarroako euskaraz ezezik Euskal Herri

osokoaz ere idatzi diren hainbat lan ukituko ditu. Euskararen historiaz

asko idatzi da, baina, Nafarroari gagozkiolarik, hutsune handiak ere

badaude.

Hutsunerik handiena, eta esanguratsuena, oharkabean gelditu ohi

da: Nafarroari buruzko historiografia orokorrak euskararekiko erakutsi

duen ardurarik eza. Hau da azpimarratu beharreko lehen ideia.

Nafarroako historiografiak ez du normalean euskararen gaia ukitu, edo,

gehienez ere, aipatu duenean euskararen ikertzaile berezituen ekarpenak

laburtzera mugatu da. Lanak erdal mundutik eginak daude batik bat,

euskararen atzerakada azpimarratzen dute eta, objektibotasunaren itxurapean,

oso ulerkor agertu ohi dira gaztelaniaren hedapenaren aurrean,

bai gaztelaniaren beraren bikaintasunagatik —“el vehículo de comunicación

de mayor prestigio en Europa occidental y lengua del «Imperio

español»” (Floristan 1994: 109)— eta baita euskaldunen “nahiagatik”

—“los deseos de las propias familias cuando se esforzaban en erradicar

47

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!