08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

Lekukotasun esanguratsuen laburpena. Honako zertzeladez osatzen

dute uitziarrek Gerra aurreko hamarkadeei buruzko irudia: orduko

bizitza ona zen, gogorra, baina jendea pozik bizi zen eta goserik ez zuten

pasatzen. Ez dute, hala ere, iragana idealizatzen, eta horrela diote:

“Orain ordun baino hobekiago bizi gara. Diferentzia ederrarekin”.

Bizilagunen behar gehienak asetzeko gauza zen Uitzi: jana, dendak, lana,

sexuen arteko harremanak, mutikoentzako eta neskentzako eskolak, erlijio

bizitza, osasun zainketak, jaiak eta aisialdia, tabernak, kultura orokorra,

gizarte-antolakuntzako hainbat erakunde eta portaera, eta abar. Aldi

berean, Uitzi ez da herri itxia izan, lotura estuak zituen inguruko herriekin

eta, oro har, ongi komunikaturik zegoen eta kanpoko gauzen berri

jakiten zuen.

Herriko bizitza osoa euskaraz egiten zen eta atxikimendu garbia erakusten

zioten uitziarrek euskarari, berezko atxikimendua, beraien hitzek

ere erakusten dutenez: “hemen euskarari beti eutsi zioten jendeek”.

Euskaraz kulturizaturiko lagunik, ordea, AB euskaldunik, ez zegoen,

apaizak izan ezik, eta hauek ere ozta-ozta. Orduko mugimendu euskaltzaleek

ez zuten ia oihartzunik herrian. Gaztelania aspaldidanik zegoen

txertatua Uitziko bizimoduan —eskola, mojen etxea, familiaren bat,

azokak, bidaiak…— eta, aldi berean, erdara zela-eta, eskolan eta soldaduzkan

batez ere, gorriak pasatu behar izaten zituzten uitziarrek.

Izugarrizko presioa egiten zien gaztelaniak eta, ondorioz, bere beharra

ere aitortzen zuten, baina beti bigarren hizkuntza bezala. Orixeri dagokionez,

denek zekiten haren berri, baina Uitziko euskararen bilakaeran

ez zuen aparteko eraginik izan.

Ikerketak, halaber, herriko bizimodua hezurmamitzen zuten hainbat

ohitura, gizarte-erakunde eta horrelakoren berri eman zuen eta horietako

asko guztiz argigarriak suertatzen zaizkigu uitziarren hizkuntz portaerak

eta euskararen iraupena ulertzerakoan. Horien artean batzarrea,

auzolana, artazuriketa, feriak edo azokak eta ezkontzen errejimena ditugu.

Lekukotasunen interpretazioa: Uitziko euskal hizkuntz komunitatearen

sistema historikoa. Hizkuntz komunitatearen sisteman lau maila bereizten

ditugu: baloreak, hizkuntz portaera, gizarte-egitura eta komunitatearen

ugalketa, jakina denez.

Balorea kolektibitate batek eredutzat hartzen duen izateko era bat

baldin bada, uitziarren baloreen erdian euskalduna izatea zegoen. Ados

zeuden uitziarrak herriko bizimoduarekin, eta baita euskarak bertan

betetzen zuen tokiarekin ere. Ez zeuden XIX-XX. mendeetako gizarteberrikuntzetatik

kanpo, baina beren erantzuna beharrizan berriei egokitzea

izan zen, ez hizkuntza aldatzea. Bat zetozen uitziarren izana eta

izan nahia. Hau da, euren pertenentziako taldea eta erreferentziako taldea

bera ziren: talde euskalduna, eta horrela ulertzen da euskararekin

zuten lotura sakona, euren buruaren onarpenak euskararena ere zekarrelako

berarekin.

529

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!