08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

ren alde etniko eta kulturalekin lotuta egon behar dute. Halaber, egoera

bakoitza ongi aztertzeko, hizkuntzen garapenaren garaian garaiko beharrak

zein ziren ulertzen laguntzen duten elementu teorikoak behar ditugu.

Balio orokorreko eredu garaturik ez izanik, gure eginkizuna, handik

eta hemendik ekarpenak bilduz, metodo egoki batez hornitzea da, aldi

berean aurrerantzean ibili beharko liratekeen bideak ahal den neurrian

erakutsiz.

(4) Ekarpenik interesgarrienak hizkuntzen bizitzaren bi aldeak

—iraupena eta ordezkapena— aintzakotzat hartu dituzten autoreengan

—Fishman, Fasold;…— eta Jose Maria Sanchez Carrionengan

aurkitu ditut.

Lehenengo sailekoen arabera, iraupena zein ordezkapena hizkuntz

hautaketaren eredu kolektibo iraunkorren emaitza izanik, historia soziolinguistikoaren

zeregina hizkuntz komunitate bat bere hizkuntzari eustera,

hizkuntza aldatzera zein elebidun bihurtzera eraman duten portaera

motak aztertzea litzateke. Hautaketa prozesu kolektiboa bada ere,

bere abiapuntua norbanakoak dira. Hizkuntz hautapena hiru ikuspegitatik

azter daiteke: soziologikoa, psikosoziala eta antropolinguistikoa,

sakonena eta besteak bere baitan biltzeko ahalmenik handiena duena

antropolinguistikoa izanik. Autore hauentzat, hortaz, garrantzi handikoa

da giza talde baten bere ezaugarri etnolinguistikoekiko atxikimendua

zertan den eta ukipenaren inguru etnokulturala zein den ongi ezagutzea.

Hautaketaz eta alde etnokulturalaz gain, hizkuntzaren erabileraz,

hizkuntz jarrerez eta hizkuntzaren gaineko jarduerez arduratu dira.

Ildo horretatik, ohar metodologikoak ere alor horiek lantzeak sor

ditzakeen arazoei aurre egitera zuzendu dituzte.

Gure ikerketaren interes orokorrekin bat datorren beste autorea Jose

Maria Sanchez Carrion dugu, lehen aipaturiko soziolinguistika historikorako

galdera eta irizpideez gain, hizkuntzen historia ulertzeko guztiz

baliagarria den sistema kontzeptuala garatu baitu.

(5) Literatura soziolinguistikoak adierazi dituen erronka metodologikoak

horrela aipa daitezke:

-gizakien erabaki eta hautapenak, gizarte-egituraren baldintzak eta

bien arteko elkarrekintza ongi azaltzea;

-hizkuntzaren bilakaera testuinguru etnokulturalean kokatzea, arazoa

euskal muga etnolinguistikoak mantentzea edo puskatzea baita funtsean;

-erdal komunitatearen portaeraren abiaburuan dauden mentalitate

eta ideologiak ulertzea, euskal hizkuntz komunitatearen bilakaeraren

oinarrian erdal kulturarekiko ukipena baitago;

-kultur aniztasuna kontuan hartuz, guztiei ezarriko litzaiekeen paradigma

lineal bakarrean ez erortzea. Adibide bat: tradizioaren ostean

159

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!