08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskararen Bilakaera Iraupen Luzeko Bost Gairen Argitara

Nafarroako erakundeek integrazio-baldintza praktiko eraginkorra erabili

izan dute: hizkuntza, erdaraz jakin beharra. Gaztelaniaz ez zekiena

automatikoki baztertuta gelditzen zen, ez zuen zereginik Nafarroa ofizialean

eta normalean herri edo eskualde mailako bizimodura makurtu

behar zuen.

Asko eztabaidatu da Nafarroako Erdialdearen eta Erriberaren hizkuntz

bilakaera historikoaz eta gogoan hartzeko ekarpen eta ñabardura

berriak gehitzen dira etengabe (Jimeno Jurio 1997), baina oinarrizko

ideia —Nafarroako bi kultur munduena— ez da nire ustez kolokan jartzen

eta ez naiz ñabarduren eztabaidan sartuko. Oro har, eskura dauden

datuekin argumentazio zuhurra egin nahi izan dut eta balio osoa aitortzen

diet oraindik Mitxelenaren 1971ko hitz hauei:

Cuando se habla de la extensión y densidad del vascuence en Navarra (…),

se navega siempre entre Escila y Caribdis. (…). No es, pues, extraño que

en estos casos la gente propenda a dos interpretaciones extremas e igualmente

exageradas: la que, bajo la superficie casi lisa de los textos latinos o

romances, ve un sustrato vasco no menos uniforme como única realidad

lingüística primaria y la que, a la inversa, se resiste a reconocer un sustrato

poco manifiesto y se contenta con la mera apariencia. Hay, sin duda, un

término medio razonable, al cual no siempre es fácil atenerse en la práctica

(Mitxelena 1987: 77-8)

Mitxelenarekin jarraituz, esan, azkenik, atal honetan aurkeztuko

diren ideia eta autoreak bat datozela funtsean, nik uste, bere azterketekin.

Hala ere, jadanik aurkeztuak daudenez (ikus 2.1.3 atala), ez ditut

hona berriro ekarri, gauza asko ulertzeko giltza Mitxelenak eman arren.

Nafarroaren aniztasun etnokultural eta geografikoa eta euskararen bilakaera

Nafarroa historian zehar gizarte linguistiko eta kulturalki anitza izan

dela gauza jakina da —ikus, adibidez, Caro Baroja (1971-2, I: 12-3) edo

Cierbide (1990)— eta ez naiz hori demostratzen luzatuko. Oraingoan,

Nafarroako eskualdeez eta hauek euskararen historian bete duten zereginaz

mintzatuko naiz, alde bakoitzak ezaugarri desberdinak dituela eta,

aldi berean, Nafarroako euskararen bilakaera eta bere arrazoiak eskualdez

eskualde desberdinak izan direla erakutsi nahian.

Alde geografikoak, kulturalak eta linguistikoak harremanetan jartzen

dituen azterketa batek begi-bistan dauden arriskuak ditu eta handiena,

beharbada, anakronismoarena da, hots, iraganeko egoerak gaur egungo

kategorien arabera epaitzea, orduko ere egokiak direnentz pentsatu gabe.

Kontzeptu geografiko-politikoen historikotasuna kontuan hartzen ez

duen anakronismoaren arriskuaren adibiderik nabariena Nafarroa kon-

212

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!