08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

movimientos nacionalistas (o no nacionalistas), sino las personas normales

y corrientes que son objeto de los actos y la propaganda de aquéllos,

es dificilísima de descubrir” (etzana nirea da) (1991: 19). Hiztun edo

herritar xumeen asmo eta portaerak ezagutzearen garrantziaz ohartu

diren beste ikertzaile batzuk ere badaude: Gellner (1988) eta Breuilly

(1990), kasu. Baina betebeharraren zailtasunak ikusita, sakontasuna

galdu eta hari nagusitik desbideratzen ari direla jakinik ere, ageriago eta

dokumentatuago dauden beste gai batzuk —mugimendu abertzaleak,

hizkuntzaren aldekoak, euskararen aurkako erasoak…— jorratzeari

makurtu zaizkio eskuarki. Gure kasuan, ordea, ikerketa ez badugu zeharo

desitxuratu nahi, ez dago halako murriztapenik egiterik: Nafarroako

euskararen historiaren mamiari heltzeko nahitaez euskaldunen multzo

orokorrera jo beharra dugu.

Eredu eginik ezean, neure hautapenak egin behar izan ditut, denen

artean eskema metodologiko emankorra osatzeko asmoz. Ez dira gutxi

egoera berean aurkitu diren ikertzaileak eta ziur nago gehienek, nik neuk

ere bai, noski, bat egingo luketela Ferdinand Brunotek Histoire de la langue

française-n adierazitakoarekin: “Il va sans dire qu’obligé de me créer

de toutes pièces une méthode pour cette philologie sociologique, je ne

me flatte pas de l’avoir portée à la perfection” (Brunot 1967, VII: 3).

Soziolinguistika historikorako laguntza eske auzo-zientzietara jotzen

dugularik, haien arazo metodologikoak antzekoak direla ikusten dugu.

Soziologia historikoak, esaterako, mende laurden luzeko ibilera du eta

eginkizun konparatibo garrantzitsuei ekiten die, baina metodo arazo

handiak aurkitzen ditu, Bertrand Badiek (1992: 342) agertu zuenez: “el

método sociohistórico parece carecer por ahora de definición”.

Metodologi hutsuneek ez dute, hala ere, ikerketa eragotzi behar: “Sin

embargo, la magnitud de estas dificultades metodológicas no debería

impedir el florecimiento de la perspectiva sociohistórica: su utilización

no tiene sustituto en ciencias sociales y no se ha igualado el esclarecimiento

comparativo que es capaz de aportar” (ibid.: 349). Gauza bera

esango genuke historia soziolinguistikoaz.

Esandako erronkek berrikuntza metodologikoa eskatzen dute eta, ildo

horretatik, erabili dudan metodologiak hiru ezaugarri nagusi ditu:

(1) soziolinguistika sinkronikoaren ekarpenak —kontzeptuak, teknikak…—

bilakaera diakronikoaren azterketara egokitzea;

(2) disziplinarteko lana izatea, oso anitza, soziolinguistika eta hizkuntzalaritzaz

gain, historia, soziologia edota etnografia zientzietara joaz

sarritan;

(3) lan konparatiboa da, Nafarroako euskararen bilakaera beste hizkuntza

eta lurralde batzuetakoekin alderatuz.

Helburua —edo argitzeko arazo intelektuala— euskaldunek subjektu

bezala euren hizkuntzarekiko izan duten portaera ulertzea dela esan

dugu, eta, honi lotuta, erdaldunek euskararekiko izandakoa.

43

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!