08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

taerak eta erabakiak aurkitzen ditugu, maiz eredu kolektibo iraunkorren

modura egituratuta.

Euskararen atzerakadaren azalpenaren ardatza hor kokatzen dut,

beraz, eta ardatz horren inguruan antola daitezke erdalduntze bilakaeran

eragina izan duten faktore guztiak: historiografiak erakutsitakoak; iraupen

luzeko gaien azterketan, lanaren 3. kapituluan, aurkeztutakoak; eta

erdaldunen euskararekiko jarrera eta portaeren azterketan, 7. kapituluan,

ekarritakoak.

Nafarroako hizkuntz desoreka estrukturala

Gizarte kulturalki konplexua da Nafarroa erresumaren lehen garaietatik

eta bertan bi mundu geografiko-kultural desberdin izan dira historian

zehar: euskal mundua eta erdal mundua, gehi bien arteko ukipeneremu

zabal eta aldakorra. Hala ere, Nafarroa erdal komunitatetik eta

linguistikoki bere zerbitzura antolatutako estatu edo egitura politikosoziala

izan da nire ustez. Mendeetan zehar iraun duen gertaera honi

“Nafarroako hizkuntz desoreka estrukturala” deitzen diot (3.5 atala).

Euskararen bazterketaren sustraiak hor bilatu behar ditugu nagusiki.

Bilakaeraren oinarriak neurri handi batean jadanik ezarrita zeuden

XI-XII. mendeetako Leireko monastegiko eta San Migel santutegiko

agiriek euskaldunak bazterreko baserritartzat —euskarazko hitzak rustico

vocabulo, vocabulum sortitum, lingua navarrorum… baino ez omen

ziren— agertzen zituztenean, agirien egileak Nos ziren bitartean, beren

burua latinetik zetorren kultur munduan kokatuz. Gauzak garbi zeuden

1329ko Gorteetan, non “geure” hizkuntza aipatu zuten: lengoage de

Navarra, hau da, erromantzea.

Gero Nafarroa Garaiaren 1512ko konkista eta ondorengo gorabehera

politikoak etorri ziren: erregeordetza, Foruen aldakuntza, Espainiako

Estatu modernoaren garapena, gerra karlistak, eta abar. Baina hizkuntzari

dagokionez, hautu nagusiak orduko eginak zeudela esango nuke

nik. Bestelakoa izan zen Nafarroa Behereko bilakaera.

Euskara baztertzearekin batera, erdarari bere garapen soziolinguistiko

osoa bermatzen zion Nafarroak eta nafar gizarteko integrazio-baldintza

erdaraz jakitea zen: euskaldun huts batek gutxi egin zezakeen

nafar gizartean barrena. Bere burua nafartzat jotzen zuen orok, eta badirudi

Nafarroaren ideiak onarpen maila handia erdietsi duela aspalditik,

oso barneratua izango zuen erdaraz jakin beharra, edo, bederen, erdaraz

jakiteak ez ziola kalterik egingo, berari edo bere ondorengoei.

Aldi berean, honekin arazoa uste den baino sakonagoa dela ikusten

dugu: euskararen bilakaera baldintzatu duena, nagusi sentitu dena, ez da

bakarrik klase bat edo erakunde bat izan, erdal mundua bere osotasunean

baizik. Ulertu behar duguna ez da politika jakin bat, erdal komunitatearen

portaera eta mentalitate orokorra baizik.

531

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!