08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

sutsuaren eragina gehitzen zitzaien, hau da, soldadu joandako mutilek

frantseste bikoitza izaten zuten: linguistikoa eta politikoa, batak besteari

indarra emanez 113 :

Fondus dans une France militaire et guerrière, (…) les paysans prenaient

bon gré mal gré un sentiment national dont l’orgueil soutenait les élans.

L’école de français d’alors, c’etait le régiment. (…) dans son cours ordinaire,

la vie de gloire et de servitude était toute française. Une absence aussi

prolongée de toute la population mâle ne s’était jamais produite. Les conséquences

devaient en être fatales pour les patois.

(ibid.: 523-4)

Iraultzaren kanpo politikaren hizkuntz ondorioak: nazio hizkuntzen

aldarrikapenen piztea

Frantziako Iraultzaren ekarpenak nabariak dira nazio-estatuen eraikitze

prozesuetan, baina hauek ez dira Iraultzaren zurrunbiloan sortutako

ideietatik edan zuten bakarrak. Estaturik gabeko herrien mugimenduek

ere, hizkuntzen aldekoek, gure kasuan, handik edan zuten.

Iraultzak, erromatarren hegemonia gogoan hartuta, bere amets indoeuropar

berezia izan zuen. Ametsa Hexagonora mugatu zen hasieran:

“Le tu regere imperio populos fut appliqué à la France, et il semble que,

comme jadis, on ait considéré que l’unité de langue devait être une des

formes de l’imperium” (Brunot 1969, XI-1: 62). Baina, berehala, 1791z

geroztik izan zituzten gerrek akuilatuta, eta XVIII. mendearen azkenaldiko

“frantsesaren unibertsaltasunari” buruzko gogoeta oraindik freskuek

itsututa, “askatasunaren hizkuntzaren” ezarpenaren ametsa mugaz

bestaldeko herrietara ere hedatu nahi izan zuten (ibid.: 55). Emaitzak,

dena den, iraultzaile frantsesek espero zutenaren aurka, ez ziren

Frantziarekiko eta frantsesarekiko atxikimenduaren areagotzea,

Europako herrien nazio hizkuntzen eta, oro har, abertzaletasunaren

aldarrikapenen hasiera baizik.

Iraultzaren goiburuak “nazio subiranotasuna”, “nazio bat, hizkuntza

bat” eta “giza eskubideak” baldin baziren, Europako herriek nork bere

baitatik eta bere hizkuntzatik ulertu zituzten: norberaren nazio askatasuna.

Frantziaren inbasioa pairatu zutenek —Espainia, kasu—, gainera,

Frantziaren konkisten aurkako erresistentziaren edukia gehitu zioten

askatasunari. Mota horietako interpretazioak aurkitzen dira Hungaria,

Irlanda eta Poloniako orduko mugimendu iraultzaileetan, esate batera-

113. XIX. mendeko gerrateetan nafarrek izan zuten esku hartze handia gogoan izanik,

Frantziako gertakarien parekotasuna aise antzemango da, Arturo Campionek

(1976: 27, 265) erakutsi zuenez. Maria Cruz Minak (1981: 72) Campionen baieztapenarekiko

adostasuna adierazi du.

207

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!