08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Erdal Hizkuntz Komunitatea eta Euskara

teak eta lurraldearen zati handi bat, ezagutzen dugun moduan, gehienbat

erdaldunak ziren Foruak osorik indarrean egon ziren bitartean,

1841.era arte, eta, beraz, eztabaida sortu zen guztietan nafarren ardura

Foru erakunde eta eskumenei eustea izaten zen, ez auzitik kanpo gelditzen

zitzaien euskarari eustea.

Lan honetatik at dagoen Nafarroako Foruen arazo konplexuaren

azterketan sartu gabe, ohar batzuk egingo ditut. Eztabaidaren azpian

herri izaera berezia eta gobernu espainolen ahalegin berdintzaileen

aurrean garatutako erresistentzia sentimenduak ditugu, gerra karlistak

baino lehenagokoak. Canovasen ustez, hortik zetorren karlistek euskal

herritarren artean aurkitzen zuten laguntza eta haien sakoneko sentimenduak

era honetan laburbil zitezkeela esan zuen: “que viva el Rey que

defiende á la religion, y que no quiere obedecer la ley de los que mandan

en Madrid” (Canovas 1873: LV).

Dena dela, behin goikoa esan eta gero, argi utzi behar da klase politiko

nafarren asmo eta helburuak askoz apalagoak izan zirela. Jokoan

zutena Nafarroaren Espainiako Estatuan txertatzeko bide eta baldintzak

ziren funtsean. Jadanik Independentzi gerrak “corroboró que el marco

político donde se jugaban los intereses navarros era el de la Monarquía

española; (…) el único patriotismo por el que se vibró fue español”, esan

du Maria Cruz Minak (1981: 225-6), Arturo Campionen iritzia berretsiz:

“La guerra de la Independencia fué gigantesca hoguera en cuyas llamas

se fundieron y evaporaron muchos de los sentimientos y de las ideas

particularistas. Ella convirtió en españoles «militantes» á los baskos y

nabarros, lanzándolos á la corriente de la vida política española”

(Campion 1976: 265) 212 . Batasunaren ideia, dena dela, Espainia osoan

indartu zen Independentzi gerra zela-medio, Pierre Vilar-ek (1994: 48)

argi erakutsi duenez.

Nafarroako eliteak Espainiako Monarkiaren barruko aldaketa liberalen

alde agertu ziren (Mina 1981: 81) eta horren isla Foruen auzian erdibideko

hautsi-mautsi bat bilatuz izan zituzten jarrerak ditugu. Klase

politiko eta eliteen helburu nagusi eta ia bakarra Foruen eztabaida osoan

Nafarroaren kudeaketa euren eskuetan utziko zuten formulak bermatzea

izan zela esan daiteke. Handik etorri zen Espainiako Gorteen 1841eko

abuztuaren 16ko legea 213 , zeinaren bidez Nafarroako Foruen eraldaketa

onartu baitzen. Nafarroako mende eta erdiko bilakaera 1841eko forali-

212. Ikus, halaber, Campion (1976: 96).

213. Lege honen izaera oso eztabaidatua izan da historiografian. Lege Hitzartua

(=Ley Paccionada) terminologia ofizialean eta historiografiaren zati handi batean

(Lacarra 1963, Del Burgo 1968, Andres Gallego 1982, Nafarroako Gobernua 1982 eta

Garcia de Cortazar eta Lorenzo Espinosa 1994, besteak beste), legea, onartu baino

lehen, Nafarroaren eta Estatuaren artean adostua izan zela argudiatuz. Beste historialari

batzuen iritziz (Artola 1973, Mina 1981, Huici et al. 1982 eta Jover Zamora 1991,

besteak beste), ordea, Espainiako Gorteen lege soila izan zen.

374

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!