08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

hizkuntzetan mintzatzen ziren: “sitôt qu’on s’éloignait de la région de

France où il [frantsesa] s’était formé, le peuple des campagnes et même

des petites villes l’ignorait ou l’entendait tout au plus, sans le parler”

(Brunot 1967, VII: 1). Marseillan, adibidez, itzultzailea behar izan omen

zuen Racinek (ibid.: 1). Mende amaieran, Iraultza Frantsesa hasi zenean,

gauzak ez ziren sobera aldatu: “L’Ancien Régime finit avant que le

français fût maître incontesté de tout le territoire, avant même qu’il eût

été établi officiellement dans son rôle de langue souveraine” 92 (ibid.: 1).

Frantsesa apurka-apurka hedatuz zihoan, baina ez nagusiki monarkiaren

inongo hizkuntz politikaren bultzadaz. Alderantziz, Brunoten

iritziz, Errejimen Zaharreko monarkiarekiko atxikimendua ez zetzanez

hizkuntz batasunean, monarkiak ez zuen geroko nazio-estatuek —estatuko

hizkuntz politika 1789ko Iraultzak asmatuko zuen— adina grina

berdintzaile agertu —baina Villers-Cotteretsko ordenantza 1539koa

zen, Brunotek baieztapenei ñabardura gehituz, nahiz eta ordenantza

hori formalki latinaren aurka egina izan (Calvet 1981: 161)— eta gauzak,

frantsesaren hedapena barne, indar eta egoera sozialen “berezko”

eraginaz gertatu omen ziren: “Il en résulta que les choses, faute d’être

dirigées, allèrent librement leur train, plus vite ici, plus lentement là, au

hasard des poussées et des résistances” (Brunot 1967, VII: 2). XVIII.

mendeko hizkuntz bilakaeran kontuan hartzeko indar edo faktoreak,

baina, ez ziren nolanahikoak eta, estatuaren hizkuntz politika eta irakaskuntza

izan ezik —eskolaketa maila oso baxua zen—, gaur egun aztertuko

genituzkeen berberak ditugu, ikusiko denez.

Lau hitzetan esanda, Brunotek erakutsitako egoera hau zen: herri

hizkuntzak mintzatuak ziren batik bat eta beren indarra eguneroko bizimoduan

errotzen zen. Haien literatura, literatura zuten kasuetan, guztiz

beheratuta zegoen eta arreta eskaintzen zitzaienean ikergai gisa izaten

zen gehienbat. Frantsesak, aldiz, literatura handia garatua zuen orduko

eta ia Frantzia osoan, idazten zenean, frantsesez egiten zen.

Administrazio hizkuntza, maila apalenetan ere, frantsesa zen eta frantsesez

ez zekiten lagunek oztopo handiak aurkitzen zituzten. Errepideen

sarea XVIII. mendean berritu eta zabaldu zen. Horrek harremanen ugalketa

orokorra, posta zerbitzuen garapena eta prentsa idatziaren hedapena,

besteak beste, ekarri zituen, frantsesaren aldeko ukaezinezko hizkuntz

ondorioekin. Frantsesaren hedapena, hala ere, geldo samarra zihoan

eta ez zuen gainerako hizkuntzen galera ekarri, nolabaiteko elebitasun

egonkor diglosikoa baizik: jendea herriko hizkuntzan bizi zen eta

frantsesa egoera berezietarako ikasten zuen, ahal zuen neurrian, noski.

92. Brunotek frantsesa eta gainerako hizkuntzen tratamenduan darabilen hizkera

—“le français maître incontestable” vs “patois”, adibidez— dagoeneko aztertua dugunez

(ikus 2.2.2 atala), ez dago arreta berriro hartara zuzendu beharrik.

177

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!