08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

de, por ejemplo, en los alemanes de hace siglo y medio, que entonces constituían

también una comunidad de lengua (…)

(ibid.: 327)

Hizkuntz komunitatea, beraz, bere izaera berezia duen gizarte-egitura

edo harremana da Max Weberrentzat, halako sentimendu edo balore

jakin batzuetan oinarritzen da, bere ekintza soziala garatzen du eta bere

sozializazio edo ugalketa mekanismoak ditu. Bestalde, hizkuntzatik abiaturiko

desberdintasunaren kontzientzia inon argi egon baldin bada

Euskal Herrian 10 izan da: euskaldunak/erdaldunak. Ondorioz, hizkuntz

komunitatearen kontzeptua, Max Weberren adiera soziologikoan, guztiz

egokia suertatzen da, oro har, euskararen egoera soziala aztertzeko.

Hizkuntzalaritzaren alorrean, aurreneko definizio 11 gisa Leonard

Bloomfieldek 1933. urtean eman zuena aipatzen da:

A group of people who use the same system of speech-signals is a speechcommunity.

(Bloomfield 1973: 29)

Hizkuntz komunitatea hizkuntz zeinu-sistema bera —hizkuntza

bera, azken finean— erabiltzen duen giza-taldea da, alegia. Max

Weberrekin bat datorren definizio honi hainbat ohar eta zehaztapen

interesgarri gehitu zizkion Bloomfieldek hurrengo orrialdeetan. Gure

ikuspuntutik adierazgarrienetako bat hizkuntz komunitateari berezko

izaera soziala aitortu izana da. Gizaki egiten gaituena lengoaia izanik,

gizarte-elkarte motarik garrantzitsuena hizkuntz komunitatea dugu:

A speech-community is a group of people who interact by means of speech

(§ 2.5) 12 . All the so-called higher activities of man —our specifically

10. Baina ez soilik Euskal Herrian. Hizkuntzan oinarritutako autoidentifikazio

bereizgarria gizadiaren joera zaharra da eta ugariak dira bere erakusleak. Ikus, esate

baterako, Fishmanek (1989: 327, 19. oin-oharra) emandako adibideak.

11. Aurreneko definizioa diot, baina hizkuntz komunitatearen terminoaren erabilera

lehenagotik zetorren eta jadanik Saussure (1980: 272), Sapir (1991: 174) edo

Meilleten (Linguistique historique et linguistique générale, 1926: 80. Aipatua in

Romaine 1988: 1.464) lanetan, esaterako, agertua zen.

12. Bitxia da Bloomfielden hizkuntz komunitatearen definizioarekin gertatu dena.

Berarentzat jatorrizko definizioa 29. orrialdean emandakoa zen eta beste hau, 42.

orrialdekoa, bestearen parafrasia besterik ez zen, bertara bidaltzen duen ikurrak —“(§

2.5)”— erakusten duenez. 29. orrialdekoa zehatza eta ulergarria den bitartean, 42.

orrialdekoa, ordea, nahasi samarra da eta gaizki-ulertuetara eraman gaitzake. Adibidez,

R.A. Hudsonen ustez, Bloomfielden definizioak “deja abierta la posibilidad de que

algunos se interrelacionen por medio de una lengua y otros por medio de otra”

(Hudson 1981: 36). Baina oker dago. Arazoa da Hudsonek 42. orrialdeko azalpena

jaso duela, eta ez jatorrizko definizioa.

27

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!