08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskararen Bilakaera Iraupen Luzeko Bost Gairen Argitara

Gailendu ziren molde ideologikoak hauek izan ziren, hitz bitan esanda:

alde batetik, indibidualismoa —gizabanakoen askatasun eta burujabetasunaren

aldarrikapena—, bere alde on eta txarrekin, etengabeko

aurrerapenean sinestea —Spencerren asmoa, esate baterako, indibidualismoa

eta aurrerakuntza bereiztezinak zirela demostratzea izan zen

(Rocher 1990: 235)— eta gizarte tradizionalarekiko nagusitasun sentimendu

itzela (Rocher 1990: 290-6), eta, beste aldetik, nazionalismoa.

Alde sozial orokorrari dagokionez, kultur ezberdintasunaren ezabatzea

etorkizuneko garapen sozioekonomikoaren truke ordaindu behar zen

saria balitz bezala justifikatzen zen, XIX. mende hasierako giroa islatzen

zuten Humboldten hitzetan agertzen zenez. Horrelako jarrerak maila

gorenera ideologia liberalak (J.S. Mill, Lord Acton, Spencer…) eraman

bazituen ere, oihartzun handia aurkitu zuten beste alor askotan liberalismoaren

etsai amorratua izan zen XIX. mendeko beste korronte ideologiko

handian ere: marxismoan, Engelsen zenbait pasartetan bereziki.

Europa osoan nazionalismoen aroa dugu XIX. mendea. Bi eratan

agertuta, nazio-estatuen —zaharren nahiz berrien— eraikuntza eta estaturik

gabeko nazioen mugimenduen sorrera eta garapena. Bien kasuetan

ideologia nazionalisten adierazpenak aurkitzen ditugu eta beraietan hizkuntzei

buruzko ideiei tarte handia egiten zitzaien.

Aro honek, beraz, bi ezaugarri izan zituen, ez bakarra. Alegia, joera

berdintzaileekin batera hainbat nazionalitateren garapena dugu, estatu

berriak sortuz, bilakaera orokorra uste ohi dena baino konplexuagoa

izan zela erakutsiz. Berdin gertatu zen hizkuntzen mailan. XIX. mendeaz

hitz egiten dugunean aldebakarreko irudia datorkigu sarri gogora:

herri hizkuntzen atzerakada. Aldebakarreko ikusmolde hau oso nabaria

da, besteak beste, nazionalismoen teorikoen artean, Ernest Gellner-en

hitz hauetan, esate baterako, ageri denez: “la mayoría [kulturak] se encaminan

dócilmente al matadero, ven cómo su cultura (si bien no ellos

como individuos) desaparece poco a poco, disolviéndose en una mayor

perteneciente a un nuevo estado nacional. La civilización industrial lleva

a la mayor parte de las culturas al desván de la historia sin que éstas

ofrezcan la menor resistencia” (1988: 68-9).

Baina, nazionalitateen kasuan bezalaxe, egiazko bilakaerak beste aurpegi

bat ere izan zuen eta, jaitsi beharrean, gorakada handia izan zuen

garapen osoa erdietsi zuten hizkuntzen kopuruak. Horrela, Karl W.

Deutsch-ek (1977: 599-600) esan duenez, 1809. urtean hamasei ziren

Europako hizkuntza osoak —osatuak—, 1900.ean hogeita hamar ziren

hizkuntza osoak edota osatze bidean —“with new literatures and educa-

intervencionismo y una centralización niveladoras, y finalmente, lo más importante, el

intento de aplicar los últimos métodos y técnicas científicas a los problemas del gobierno”

(ibid.: 323).

170

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!