08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

(c) Unamunok ohiko ideia edo uste arruntak hizkera zientifikoaz

jantzita jendaurrean adierazi zituen. Hori izan zen bere orijinaltasuna:

askok uste, baina inor esatera ausartzen ez zena, berak aldarrikatu izana.

(d) Nafarroatik bertatik adierazitakoak lau multzotan bildu dira:

-“Isiltasunaren diskurtsoa”: euskararen afera ez aipatzea edo pasatzen

uztea, euskara existituko ez balitz bezala. Hau zen diskurtso nagusia euskara

funtsean ez baitzen erdaldunentzat existitzen.

-Euskararen goraipamena. Gaiaz hitz egiten zutenean, euskararen

aldeko hitzak irakurtzen zitzaien gehienetan nafar erdaldunei eta beren

erakundeei.

-Aurkako adierazpenak: gutxitan, zeharka eta azpiko mezu gisa, entzulearen

edo irakurlearen konplizitatean oinarrituak, baina oso eraginkorrak,

izkutuko lehiari bidea ematen ziotelako, Iturengo maisuaren

izendapenari buruzko eztabaidan gertatu zen bezala.

-Gutxiengo baten euskaltzaletasuna.

Irakaskuntza sistema eta euskara. Erdal komunitatearen euskararekiko

mentalitate eta jarrera zehaztu eta gero, portaera moldeak esparru

praktiko batean aztertu ditut. Alde horretatik, hezkuntzaren alorrean

antzemandako portaera moldeek neurri batean balio orokorra dutela

esan daiteke.

Lehentasunezko tokia du irakaskuntzak XIX. eta XX. mendeetako

gizartean. Erdal irakaskuntzaren oinarriak Nafarroak jarri ditu mendetako

ibilera luzean eta Espainiako gobernuak eskua sartu zuenean, XIX.

mendean, batera jardun zuten biek, erdal hizkuntz komunitatearen izenean

funtsean. Gogoan izan Nafarroak eskumen handiak izan dituela

beti irakaskuntzaren alorrean.

Ikasketa planen hizkuntz edukia bera zen Nafarroaren zein

Estatuaren ardurapean. Maisu-maistren izendapena, bestalde, nafar udalen

esku egon da, 1887-1914 epean izan ezik, eta gehienak nafarrak

ziren.

Iturengo maisuaren izendapenaren auzia (1900) Nafarroako irakaskuntzaren

euskarari buruzko joera nagusien adierazletzat har daiteke,

baldintza guztiak euskaldun bat izendatzeko jarrita zeudenean, maisu

erdaldun eta kanpotarra hautatu baitzuen erabakimena zuen Iruñeko

udalak. Erdal komunitatearen logika gailendu zen.

Euskararen aurkako zigorren kideak mundu zabaleko beste hainbat

hizkuntza ez-ofizialetan aurkitzen ditugu, tokian tokiko “erdaldunen”

eskutik. Mendebaldeko kulturaren herri hizkuntzekiko portaerako

konstante bat da hori.

Nafar Diputazioak eta udalek, oro har, ontzat ematen zuten eskolaren

erdaltasuna eta konponbideak beren esku zeuden egoeretan ez zuten

urratsik egiten. Gaia ateratzen zutenean, eta hori ere ez zen oso maiz ger-

455

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!