08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

karaz minzatu den giza talde bat izan delako da. Nafarroako euskararen

historia talde euskaldunaren historia da. Talde horrek egituraturik iraun

duenean euskarak ere iraun egin du eta hizkuntz komunitatea desegituratu

den lekuetan, euskara desagertu egin da. Euskal hizkuntz komunitatearen

ezaugarri linguistiko-kulturalak ezagutu behar ditugu, hortaz,

eta hizkuntzaren transmisio mekanismoak eta beren indarraren iturriak.

Halaber, euskarak euskaldunentzat zituen balio praktikoa eta prestigioa

ulertuko ditugu horrela. Ezagutu behar dugu, nola ez, transmisio mekanismoak

nola puskatu diren eta zergatik. Hau da, azken batean hautapen

kolektiboen aurrean gaudelako, zergatik hautatu den alde batzuetan

seme-alabei euskara irakasten segitzea eta beste batzuetan, berriz, ez

segitzea. Ezaugarri sozio-kultural berdinak ala desberdinak zituzten bi

aldeek, euskara baztertzea erabaki zuenak eta euskarari eutsi dionak?

Ikergaiak, beraz, euskal hizkuntz komunitatea, bere ezaugarri etnolinguistikoak,

bere bizitza, ugalketa eta transmisio mekanismoak (iraupena,

azken batean) eta haien puskaketa (galera) dira. Halaber: talde

euskaldunaren eta erdaldunaren arteko ukipena eta horren ondorioak.

(b) Ikergai zehatzagoak: Nafarroako hizkuntz tradizio historikoa;

Foruak eta euskara; XIX. mendeko jazoerak; gertaera horien eragin

material eta ideologikoa eta euskararen bilakaeran izandako ondorioak.

(c) Benetako aurrerapausoa izango bada, honako ezaugarri hauek

eduki behar ditu Nafarroako euskararen historiaren ikerketak:

-ohiko azalpen ereduaz haratago joan nahi izatea, borondate hori

aldaketa metodologikoan gauzatzen dela jakinik;

-soziolinguistika zientifikoaren barruan kokatzea;

-ikuspegi disziplinarteko eta konparatiboa garatzea.

2.2 Gaztelaniaren eta frantsesaren historiografia gainerako hizkuntzen

aurrean

Gaztelania eta frantsesaren historia-liburuei alde askotatik hel badakieke

ere, nik bi hizkuntzen historialari nagusiek erabili dituzten hizkera

eta ikuspegien aldetik irakurri ditut, euren hizkuntzei buruz nahiz

gainerakoei buruz mintzatzen direlarik baliatzen dituzten hizkera motak

eta hauen azpitik dauden ikuspegi ideologikoak argitzeko asmoz. Xedea

ez da, beraz, eman dituzten datuen egiazkotasuna epaitzea, are gehiago,

albiste gehienak, banaka hartuta, kalitate handiko ikertzaileengandik

datozelarik, zuzenak direla esan genezake39 . Helburua, esan bezala, jazo-

39. Esate baterako, ukaezina da Menendez Pidalek euskararekiko erakutsi zuen

arreta, iritzi orokorretan sartu gabe. Ikus, adibidez, 1918. urteko “Sobre las vocales ibéricas

e y o en los nombres toponímicos” artikulua (Menendez Pidal 1952), non, besteak

beste, Pirinioetako euskararen aztarnak aztertzen diren, Joan Corominasek geroago

egingo zuen bezala.

79

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!