08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

garri garrantzitsu dituzte komun. Aurrenik, transmisioaren erdian giza

taldearen borondatea jartzen dute, azalpen mekanizistak alde batera

utziz, Peter Burkek (1987: 69) azpimarratu zuenez:

Las tradiciones no persisten automáticamente, por «inercia», como a veces

dicen los historiadores. Son el resultado de un gran esfuerzo por parte de

padres, profesores, sacerdotes, patronos y otros agentes de la socialización.

El concepto de «reproducción cultural» dirige la atención al esfuerzo requerido

en el momento presente, para mantener una sociedad dada más o

menos como es.

Kulturen jarraipenaren azterketen bigarren ezaugarria hau da: toki

nabarmena egiten diote gizarte-aldaketari eta, horrenbestez, jarraipenaz

hitz egiteak ez du esan nahi aldaketak gertatzeko aukera baztertzen

denik.

Oro har, gizarte-sistema batek, euskal hizkuntz komunitateak, kasu,

belaunaldi batetik bestera jarraitzen badu, bere kideek horrela nahi izan

dutelako da, jakinik beste norabideren bat hartzeko aukera ere izan

dutela gehienetan: “hemen, berriz, euskaari beti eutsi zioen jendeek”

(ET: 35), zioten uitziarrek eta arrazoi osoa zuten, euskararen iraupena ez

baita “berez” gertatzen den zerbait, hiztunek, “jendeek”, egunero-egunero

egiten duten zerbait baizik.

Gure kasuan, azalpena Pierre Bourdieuren kontzeptuen inguruan

antolatuko dut: kultur ugalketa, hizkuntz azoka, habitusa eta lan pedagogikoa

(ikus 2.3.2.4 atala). Giltzarena habitusaren kontzeptuak egiten

du, ondoko azalpenean ikus daitekeenez:

(…) le travail pédadogique tend à reproduire les conditions sociales de production

de cet arbitraire culturel [“arbitraire culturel”= kultura jakin bat,

Bourdieuren hizkeran], i.e. les structures objectives dont il est le produit,

par la médiation de l’habitus comme principe générateur de pratiques

reproductrices des structures objectives.

(Bourdieu eta Passeron 1970: 48)

Orokorki, Uitziko hizkuntz komunitatearen ugalketa edo jarraipena

aztertzen ari gara. Hizkuntz komunitateak portaera arau eta balore jakin

batzuk zituen eta hizkuntz elkartrukeen azokan bereak beste batzuekin

alderatu eta balioztatu egiten zituzten. Hizkuntz azoka bikoitza zen:

eremu euskaldunekoa eta Nafarroa osokoa. Eremu euskalduneko azokak

euskara egoera askotarako hizkuntza baliotsua zela adierazten zien;

Nafarroa osoko azokak, ordea, erdal komunitateak antolatuta, gaztelaniaren

balioa erakusten zien. Eredu, arau eta irizpide horiek guztiak lan

pedagogikoaren bidez ikasi eta barneratzen zituzten haurrek, Uitziko euskal

hizkuntz komunitatearen habitusa edo kultur eta hizkuntz gaitasuna

finkatuz. Uitziko bizilagunek, behin euskaran oinarritutako habitusa

beren baitan eratu eta gero, haren arabera jokatzen zuten praktikan eta

357

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!