08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Euskal Hizkuntz Komunitatearen Sistema Historikoa: Uitziko Landa-Ikerketa

Uitzikoa balore edo aparatu sinbolikorik gabeko komunitatea zela, baina

ez zen horrela gertatzen. Uitzik bazuen bere kultur sistema, baina,

AB/BA gunerik ezean, kultur baloreak gorpuztearen funtzio edo rola,

desitxuratuta bada ere, gainerako kideek betetzen zuten.

Gune sinbolikoak komunitate osoari ematen dio eitea eta, hortaz,

ageriko gunerik ez izateak komunitatearen irudia ahuldu eta, aldi berean,

oso hauskor bihurtzen zuen bere egitura. Atomoen metafora berriro

gogora ekarriz, nukleoa deseginez gero, atomoa desintegratu egiten da.

Hauxe da gune sendorik ez duten hizkuntz komunitateen arriskua,

zientzia fisikoekiko paralelotasuna ezartzea zilegi baldin bazaigu. Uitzin

ez bazen puskatu A multzoaren indarrarengatik izan zen, gune sinbolikoaren

eginkizun zenbait bereganatu eta, aldi berean, hizkuntzaren ezagutza,

erabilpen eta motibazio primarioak —A mailakoak— bermatzen

baitzituen. Hots, uitziarrak ez ziren iritsi, euren gune osaturik ezean,

nukleotzat erdal taldearena hartzera, batzuek hala iragarri arren. Halako

moldaketa bat egin zuten eta eutsi egin zioten euren euskalduntasunari,

baina egitura mota honen hauskortasuna begi-bistakoa da eta

Nafarroako beste hainbat herritako euskararen galera bide horretatik

azalduko genuke, euskalduntsunaren baloretik erdalduntasunarenera

igarota.

6.4.5 Hizkuntz komunitatearen ugalketa

Nahikoa azaldu dugu jadanik Uitziko euskararen gizarte-sistema eta,

beraz, euskararen jarraipenaz hitz egiten dugunean, halako baloreak,

halako portaerak eta halako egitura zuen euskal hizkuntz komunitatearen

belaunaldiz belaunaldiko jarraipen edo iraupenaz hitz egiten ari gara

funtsean. Bertan lehen hizkuntza euskara zen eta gaztelania gehigarria.

Berez, ohikoak dira munduan horrelako egoerak —bertako hizkuntza

gehi kanpoko hizkuntza bat(zuk) gehigarri gisa— nahiz egoera horien

belaunaldiz belaunaldiko jarraipena, baina aztertzen ari garen kasuak,

hala ere, beste hizkuntza askorekin alderatuta, bereizgarri nagusi bat du:

hezkuntza formalak, euskararen jarraipena lagundu beharrean, gaztelania

eta erdal baloreak hedatzen zituen.

Kulturen jarraipena gertaera ezaguna da gizarte-zientzietan eta ia

elkarren baliokideak diren sozializazioa 203 , endokulturazioa edota ugalketa

kontzeptuen bitartez, besteak beste, azal genezake. Denek bi ezau-

203. C.B. Cazden-entzat (1994: 4.004), esate baterako, sozializazioak harreman

hirukoitza du hizkuntzarekin: (a) hizkuntzaren bidezko sozializazioa: hizkuntza sozializazio

orokorrerako bitartekoa denean; (b) hizkuntzarako sozializazioa: hizkuntzaren

ikasketa; eta (c) hizkuntzari buruzko sozializazioa: gramatika eta idatziaren ezagutza eta

hizkuntzarekiko jarrerak.

356

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!