08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Oinarri Teorikoak

ra nacional en castellano” (ibid.: 463). Gaztelaniaren eragina gero eta

handiagoa izan da “erregioetako hizkeretan” eta, euskarari dagokionez,

“no es de extrañar, por tanto, que el área del vascuence sufra constante

reducción” (ibid.: 464).

Estatu espainoleko hizkuntzetan, literatur garapenaz den bezainbatean,

mailaketa bat egin du. Gaztelania aurrena, noski —“la literatura

nacional en castellano”— eta gero “erregioetako hizkuntzak”. Hauen

artean, katalanak literatura bat sortzea lortu du, galizierak ere bai, nahiz

eta urriagoa izan eta, azkenik, euskara dugu, kultur hizkuntza izatera

iritsi ez dena, oraindik gaitasuna erdiesteko ahaleginetan omen dabilena.

Horrela gauzatu da, bada, kontra-azalean egin digun asmoen aurkezpena:

“Asistimos, pues, a la evolución esencial de nuestro idioma (…)

sin que se oscurezcan en ningún momento las relaciones íntimas con las

demás lenguas —tan hermosas también— de la geografía española”.

Penintsulako gainerako hizkuntzen “edertasunaren” aitorpena gogoan

edukitzekoa da, antzeko aitorpenak erruz aurkituko baititugu XIX.

mendeko idazleengan, baita erdaltzaleengan ere (ikus 7.3 atala).

Penintsulaz kanpoko hizkuntzen artean Europakoak eta

Ameriketakoak daude. Europako hizkuntzekin edukitako harremanez

dagoeneko hitz egin dugunez, Ameriketako hizkuntzak gelditzen dira.

Hauek batzuetan “lenguas indígenas” edo “idiomas aborígenes” (ibid.:

537) dira, baina beste batzuetan ez omen dira “hizkuntza” izatera iristen

eta “hablas indígenas” (ibid.: 551) baizik ez dira. Beste pasarte batean

“lenguas generales” —hedapen orokorra zutenak: azteken nahuatla,

inken kitxua…— eta “infinitas lenguas tribales” (ibid.: 541) edo “abigarrada

multiplicidad de las lenguas aborígenes” (ibid.: 544) —hedapen

txikikoak— bereizi ditu. Adjektibo hauek guztiak, funtsean, lehen aipatutako

Nebrijaren ildotik doaz: “pueblos bárbaros e naciones de peregrinas

lenguas”. Gauzak horrela, denok ulertuko dugu zer onuragarria izan

den beraientzat “hispanohablantes” bihurtu eta “comunidad de pueblos

hispánicos” osatzera iritsi izana, besteak beste, barbaro hutsak izatetik

“250 millones de seres humanos” edo “hombres de todas las razas”

(ibid.: 462) multzoen barruan onartuak izatera heldu ahal izateko.

Honaino iristen da Espainiako —Euskal Herria barne— hizkuntzalari

belaunaldi bat baino gehiagoren maisua —“tuve, para ello, al mejor

de los maestros: Rafael Lapesa” (Echenique 1987: 16)— izan den

Lapesaren Historia de la lengua española-ko hizkeraren azterketa 40 .

Liburu honek zein Menendez Pidalenak darabilten terminologia balore

dikotomia garbian oinarritzen da: gauza bat opa diogu geure buruari eta

beste bat, guztiz desberdina, besteei. Gurea bezalako hizkuntzek besteei

40. Agerian gelditu den pentsamoldea ez da salbuespen bat Rafael Lapesaren bilakaeran.

Ikus, adibidez, “España, creadora de una lengua universal” (Lapesa 1997) artikulua.

86

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!