08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

tzeptua 119 bera da, egun duen adiera geografiko eta politikoa Berant Erdi

Arora arte ez baitzen finkatu 120 . Bestalde, gogoan izan behar dugu bereizgarri

geografiko edo fisikoen esanahi kulturala ez dela beti gardena eta

aldebakarrekoa. Arazoak arazo, bai gure ikuspegitik bai azaltzen diren

gertakari eta egoeren aldetik egokia den eta gauzen jatorrizko zentzua

bortxatzen ez duen interpretazioa ematen saiatuko naiz.

Alderaketa erraztuko delakoan, Nafarroako eskualdeak aipatu aurretik

euskarari buruzko bi mapa aurkeztuko ditut: euskararen muga historikoen

mapa 121 (ikus 8. irudia: “Euskararen muga historikoak”) eta euskarazko

toponimiaren mugarena (ikus 9. irudia: “Euskarazko toponimiaren

muga”).

119. Nafarroa —Navarra— izenak, Gaztelak bezalaxe, adiera geografiko aldakorra

izan du denboran zehar eta eskualde txiki bat izendatzetik erresuma osoaren izena

izatera igaro zen denboran zehar, lurralde antolaketari buruzko ikuspegi jakin bat finkatuz,

arestian esan bezala. Eskualde hura zein ote zen argitzerakoan ia ikertzaile guztiek

Jose Yanguas y Miranda historiagilearen Diccionario de antigüedades del Reino de

Navarra (1964 [1840]) lanetik edan dute. Bertan Bianako Printzearen (XV. mendea)

pasarte ospetsua jasotzen da, Nafarroa zaharraren lurrak zein ziren zehaztuz: “é llamase

la antigua Navarra estas tierras, son á saber las cinco villas de Goñi, de Yerri,

Valdelana, Amescoa, Valdegabol, de Campezo, é la Berrueza, é Ocharan” (Bianako

Printzea. In Yanguas y Miranda 1964, II: 237). Horren arabera, Yanguas y Mirandaren

iritziz, jatorrizko Nafarroa Lizarrako merinaldeko eskualde bat zen eta bere biztanleak

gero Iruñeraino zabaldu ziren: “Según esto parece que la antigua Navarra estaba en la

merindad de Estella, cuyos pobladores se extendieron después hasta Pamplona” (ibid.:

237). Gartzia IV.a Ramirez Berrezarleak (1134-50) 1138. urtean “decía que reinaba en

Pamplona, Tudela, Logroño, en toda Navarra y en todas las Montañas” (Yanguas y

Miranda 1964, II: 234). Peraltako bizilagunentzat Nafarroa lurralde arrotza zen XII.

mendean eta, halaber, “La ciudad de Tudela consideraba también a Navarra en 1237

como un país distinto al suyo” (ibid.: 235), nahiz eta denek erresuma berean zeudela

aitortu (Lacarra 1975: 246). Pixkanaka, XII eta XIII. mendeetan, Nafarroa, eskualde

jakin baten izena izatetik, erresumako eremu osoa izendatzera igaro zen (ibid.: 246).

Gai honetaz, ikus, aipatutako autoreez gain, Jimeno Jurio (1994a), non, mapak eta

guzti, Lizarrako Forua abiapuntutzat hartuta, navarrus jentilizioaren eremua aurkezten

den: Elizagorria (Lazagurría)-Lizarra-Iruñea-Zangoza-San Martin Unx.

Beste aldetik, desberdina da Nauarri hitzaren erabilera Pirinioez bestaldeko testuetan.

Aurreneko aldiz frankoen kroniketan dokumentatzen da, 800. urtearen inguruan,

baskoiak hitzaren esanahi beretsuan, eta antzeko adiera izango zuen XII. mendeko

Aimery Picaud-en gidan ere (Mitxelena 1988c, II: 540).

120. Gauza bera gertatzen da, adibidez, Espainiaren kontzeptuarekin. Geografo

grekoek Iberia edo Hispania izeneko penintsula, espaziozko konteptua beraz, zehaztu

zuten, baina handik Espainiaren adiera politikoraino tarte handi bat dago eta jauzia

Berpizkundera arte ez zen eman. Antzinatea Espainiaren kontzeptu politikoaren argitara

ikustea arriskuz beteriko hutsa litzateke, Caro Barojak adierazi zuenez: “El concepto

espacial a que me refiero es el de Iberia o Hispania, que, en los geógrafos griegos

está perfectamente caracterizado (…). Se trata de una península. Este concepto desde

el Renacimiento se equipara al moderno y actual de España, que, en esencia, es un concepto

político. Se lleva nuestra España a la Antigüedad y se procura ver cómo ha marchado

desde entonces. Cosa llena de riesgos” (1988: 67).

121. Euskararen muga historikoak zehazteko bi lekukotasun nagusi erabili izan

dira orain dela gutxi arte: IX-X. mendeetarako Menendez Pidalen “El último reducto

213

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!