08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

Irurtzunaino joanda ia…” (ibid.: 23)— nahiz bizitza orokorrerako

—“euskaarekin bakarrik ezin bizi” (ibid.: 23)— behar-beharrezkoa ikusten

zuten gaztelania. Txikitatik erdaraz ikasi ez zutenek oztopo handiak

aurkitzen zituzten bizitzan eta heldutan saiatu arren ez zuten gaztelania

menderatzerik lortzen: “euskaldunak etxetik kanpo ateaz keo, ezin, ezin

euskerarekin bakarra moldatu ta, inahalak saiatzen zien erdeaz ikasten,

bino keba!” (ibid.: 10), eta hortik zetorren, hain zuzen ere, eskolaren

erdaltasunaren onarpena, lehenago ikusi bezala. Gainera, euskaraz zein

erdaraz ederki zekiten apaizen eta beste lagun ikasi batzuen eredua

zuten.

Euskararen iraupenaren zergatiez ez dute kasik gogoetarik egiten,

baina, aldi berean, euskararen iraupenaren gakoa ulertzeko bidean jartzen

gaituzte. Euskararen iraupenaz ematen dituzten arrazoi nagusiak beti

horrela izan dela —“Uitzin beti euskera hitz egin da, beti” (PJA: 1)— eta

familia transmisioa —“Etxekoak, etxekoak, dena euskeraz, beti etxean

egunero” (ET: 27)— dira, inguruko herrietan bezalaxe —“Azpirotz ta

Gorriti ta, dena euskaa” (ibid.: 28)—. Horregatik, nahiz eta eskolak erdara

hutsean jaso, euskaldun izaten segitu dute uitziarrek (PJA: 1). Hau da,

Jose Migel eta Marian elkarrizketatuek diotenez (JM eta M: 6), Uitzin ez

da euskararen kontzientzia berezirik izan, apaizak izan ezik, eta iraupenaren

zergatiak ez dira nagusiki hor bilatu behar, hizkuntzak eguneroko

bizimoduan zituen sustraien indarrean eta familia bidezko jarraipenean

baizik.

Uitziarrak eta gaztelania

Uitzi herri euskalduna zen, baina, azalpenean zehar agertu denez,

harreman ugari zituen gaztelaniarekin, uitziarrek erdararen beharra guztiz

barneratuta izateraino iritsiz. Barneratze horretan zeregin aparta zuen

erdal gizartearen “bortxa sinbolikoa” (Bourdieu eta Passeron 1970), eta

ez hain sinbolikoa, dei dezakegunak: eskola, soldadutza eta, oro har,

erdaldunen burla eta mesprezuak.

Herriko bizimoduan toki txikia zuen gaztelaniak eta erdarazko jarduera

bakarrak eskola, mojak, kontzejuko eta parrokiako alde idatziak

eta herrian jasotzen ziren egunkari eta aldizkariak ziren, baina gogoan

eduki behar da eskolak eta, batez ere, mojek eragin handia zutela Uitzin.

Prentsa etxe aberatsek jasotzen zuten eta erdarazkoa zen (PJA: 2 eta JM

eta M: 5).

Uitzin ez zegoen kasik erdaldunik (PJA: 7): erdaldun ia bakarrak,

maisu eta mojez gain, tren geltokiko arduradunak, Burgosko Villodrigo

herritik etorriak, eta Juanitenea-ko maizterrak, soriarrak (UPA, Libro de

Matrícula, 1927. urtea), 13 erdaldun guztira, Uitzin edota euskal lurraldean

jaiotakoak 286 ziren bitartean. Etortzen zirenek euskaraz apur bat

ikasi beharra zuten nahitaez, normalean tikili-takala moldatzea baizik ez

339

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!