08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskal Hizkuntz Komunitatearen Sistema Historikoa: Uitziko Landa-Ikerketa

vale la pena clasificar a toda costa dos lenguas en contacto como «superior»

e «inferior», respectivamente”, esan zuen Weinreichek (1974: 207),

Mitxelenak bezalaxe (2.1.3 atala)— eta bi aldagai izan behar dugu kontuan:

norentzat eta zein esparrutan. Hau da, norentzat? galdetzen dugunean

ama hizkuntzako taldeak bereizi behar ditugu, euskaldunak eta

erdaldunak gure kasuan. Esparruari dagokionez, barneko eta kanpoko

munduak bereiziko ditugu. Horren arabera, adibidez, euskarak euskaldunentzat

barnerako prestigioa zuela esango genuke, eta erdaldunentzat

ez ordea. Bi faktoreak gurutzatuz, honako sailkapen hau egin dezakegu:

Uitziarrek euskaldun izaten segitzearen gakoa euskararekiko atxikimenduan

dago, euskarak beraientzat zuen prestigioan, baina, beste

urrats bat eginez, nondik zetorkien uitziarrei euskararenganako zaletasuna?

Alegia, euskarak iraun du euskaldunek eutsi egin diotelako eta euskaldunek

eutsi diote aldeko jarrera zutelako, aski motibazio izan dutelako,

baina zergatik izan dute aldeko jarrera hori? Zergatik nahiago izan

dute euskaraz, eta ez eskura zuten gaztelaniaz, adibidez, aritzen jarraitu?

Uitziarren jarreraren oinarriak ez ziren ideologikoak, bizipen sakonetan

eta, aldi berean, behar praktikoetan sustraiturikoak baizik. Lehen

hizkuntza 197 euskara zuten eta hizkuntza horren gainean eraikitzen zuten

euren izaera edo nortasuna 198 . Orobat, euskaraz garatzen zuten pozgarria

197. Gogora dezagun (ikus 2.3.2.1 atala) Weinreichentzat pertsona baten ama hizkuntza,

edo lehen hizkuntza, definizioz pertsona horren hizkuntza gainartzaile edo

dominantetzat hartzen dela.

198. Ama hizkuntza pertsonaren berezko pentsamendu eta komunikazio tresna

bihurtzen da, Unescok gogoratu zuenez (ikus 2.3.2.1 atala). Sanchez Carrionek

(1981a: 131), bestalde, horrela esan du: “la lengua de la identidad es la que está «dentro

del sujeto mismo», formando parte inseparable de él: es la lengua en la que analiza

sus procesos mentales y afectivos: sobre todo aquellos procesos más personales y más

recreadores: la lengua de lo que en otro lugar se ha llamado su espacio simbólico”.

Zentzu berean, eta gizabanakoen mailatik kolektibora igaroz, euskarazko lurralde animikoaz

mintzatu da Patziku Perurena: “Euskalduntasunak irauten badu izango da bere

348

Euskararen prestigioa Erdararen prestigioa

Barnerako Kanporako Barnerako Kanporako

Euskaldunentzat + - (+) - +

Erdaldunentzat - - + +

Prestigioaren kontzeptuaren konplexutasuna.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!