08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Euskararen Bilakaera Iraupen Luzeko Bost Gairen Argitara

dirauen sistema den era berean, bere hizkuntz ereduak ere ez ziren

Errejimen Zaharraren krisialdian ahitu. Aitzitik, XIX. eta XX. mendeetan

jarraitu dute eragiten eta haien deskribapena zeharo argigarria zaigu

Nafarroako euskararen historia ulertzeko.

Azaldutako hizkuntz egoerak honako ezaugarri hauek ditu: herri hizkuntzak

etnolinguistikazko bizitasun handikoak ziren; beren hiztunen

lehen hizkuntza izateaz gain, haien eguneroko bizimoduaren eta adierazpen

beharren alde gehienak asebetetzen zituzten; gizarte-antolaketaren

erdian herritarren batzarrea zegoen eta hor ere herriko hizkuntzak

ziren nagusi. Oso sustraituak zeuden, beraz, eta honek, lekukotasunek

erakutsi dutenez, hizkuntzenganako egiazko atxikimendua sortarazten

zuen.

Herriak, nekazari gizartea, oro har, ez zeuden kanpoko munduari

itxita eta irekitasun horretatik zetozkien herri hizkuntzei mugak eta eragozpenak.

Estatuak onartzen zuen administrazio hizkuntza bakarra

frantsesa zen eta, ondorioz, batzarreko hizkuntza edozein zelarik ere,

hartutako erabakiak frantsesez idatzi behar ziren. Herri guztiek, beraz,

halako idazkari edo notario frantsesdunak eduki behar zituzten eta

herritarrek ere, beraiei zegozkien xedapenak ulertuko bazituzten, frantsesarekiko

harremanetan, zeharka nahiz zuzenki, jarri behar zuten.

Irakurketak ez zuen zeregin handirik orduko gizartean, irakaskuntzak

ere ez, baina herri hizkuntzak ia guztiz baztertuta zeuden idatziaren

mundutik eta aurki zitezkeen irakurgai bakanak frantsesez zeuden,

honek prestigio mailan zituen ondoriekin.

Herriek truke eta salerosketa harremanak zituzten beste herri eta

hiriguneekin eta 1775. urtean burutu zen errepideen sarearen berrikuntzak,

diseinu erdirakoia zela-medio Parisekiko lotura areagotzeaz

gain, bidaiak eta toki desberdinetako jendeen arteko harremanak erraztu

eta ugaritu egin zituen. Posta zerbitzuen eta liburu eta aldizkari edo

egunkarien banaketaren bultzada ere errepide berriei esker gertatu zen.

Epe erdira, oro har, jendeak eta salgaiak ezezik, frantsesa ere zabaldu

zutela, ez dago dudarik.

Horrela, herriko hizkuntzen bizitasun etnolinguistikoa, alde batetik,

eta estatuko hizkuntza, bestetik, elkartuz, nekazari gizartean elebitasun

eredu diglosiko sasiegonkor bat —lehen hizkuntza vs ikasitako frantsesa,

non bakoitzak zeregin zehatzak zituen— eratu zela esan genezake.

1789ko Iraultzak eta XIX. mendeak haustura handia eragingo zuten

egoera hartan, baina, hala eta guztiz ere, oraindik XX. mendearen lehendabiziko

hamarkadetan, higatuta, baina bizirik zirauen. XX. mendeko

bilakaeraren kontuetan sartu gabe, garbi dago herri hizkuntzek beraiek

baino indartsuagoa zen estatu- eta kultura-hizkuntza bati aurre egiteko

adina indar izan zutela, eta indarra beren etnolinguistikazko bizitasunak

eman ziela. Hauxe zen, hain zuzen ere, Nafarroako bilakaera konpara-

186

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!