08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Oinarri Teorikoak

Atzerakadaren arrazoiak Jose Maria Sanchez Carrionen iritziz

Jose Maria Sanchez Carrionen azterketa (Sanchez Carrion 1972)

ezagunagoa izan da, bere laburpen egokia Iñaki Larrañagak eman zuen

(1990: 46-8) eta honen ustez ondoko ikertzaileek, Sanchez Carrionekin

parekatuz, ez dute “gauza berririk azaltzen” (ibid.: 51). Euskararen atzerakada

ondoko faktore erdalduntzaileen bidez azaltzen da nagusiki:

Eskola: “La escuela. Es el principal, pero no es el único” (Sanchez

Carrion 1972: 199). Hala ere, nahiz eta eskolak erdara zabaldu, beste

faktorerik ezean horrek ez du berez euskararen galera ekartzen.

Inmigrazioa: inmigrazioa masiboa bada oso arriskutsua da euskararentzat,

ez, ordea, lagun bakan batzuena denean, ez baita arraroa hauen

seme-alabek euskaraz ikasi izana (ibid.: 199-200).

Egiazko faktore eragileak, ostera, faktore psikologikoak dira: “Los

principales factores son, con todo, los psicológicos, que producen la desvalorización

de la lengua materna en el individuo, incitándole a desprenderse

del idioma propio” (ibid.: 200).

Euskararen gutxiespena “baserritar-konplexuan” eta kultura erdarari

lotuta datorrela uste izatean erakusten da (ibid.: 200) eta Sanchez

Carrionek aipatzen dituen zenbait gertaeraren ondorioa da: erdaraz

mintzatzen diren gune edo lagun batzuen presentzia (administrazio- edo

finantza-burokrazia, profesio liberalak), gaztelaniazko komunikabideen

areagotzea (irratia, telebista, prentsa), garraioen ugaritzea, eta abar (ibid.:

200).

Tokian tokiko eragina izan duten bestelako faktore batzuk ere aipatu

zituen Sanchez Carrionek: apaizen predikuak eta haurren katekesiak

erdaraz izatea, udatiar erdaldunen etorrera… (ibid.: 200-1).

Atzerakadaren arrazoiak Hizkuntz borroka Euskal Herrian liburuan

Arturo Campionen eta Jose Maria Sanchez Carrionen eskemak berdintsuak

direla —azentua faktore psiko-sozialetan eta Nafarroako bertako

arrazoietan ipiniz— esan badezakegu, SIADECO-Euskaltzaindiak

1979an plazaratutakoa (Euskaltzaindia 1979), ordea, lehentasuna arrazoi

sozio-politikoei eta Espainiako hizkuntz kolonialismoari ematen

dien azalpen motaren adierazle tipikoa da.

Ikerlan honek bi atal bereizten ditu, besteak beste: “Area gaztelaniaztatuak”

(ibid.: 23) eta “Ukipen-areak” (ibid.: 39), bakoitzean gertatutakoari

berari dagokion azterketa eskainiz.

“Area gaztelaniaztatuei” buruzko azalpenarekin hasita, eremu hauen

erdalduntzea “azken batean, zentralismo espainolak euskaraz hitzegiten

zen Euskal herriko lurraldeetan jaso duen emaitza” (ibid.: 38) besterik ez

dela diote. Abiapuntu gisa “Euskal herri osoa mintzatu izan da euskaraz”

(ibid.: 23) baieztapena dugu; eta Nafarroara gatozelarik, “Erromatarren

56

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!