08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Euskararen Aldeko Lan eta Mugimenduak

Nabarmentzekoak dira Nafarroako hainbat herritan antolatu zituzten

euskal jaiak, euskal hizkuntz komunitatearengana bideratutako

saioen ezaugarri ia guztiak beraietan biltzen baitziren: kontzientzia

piztea, euskara hautatu eta erabiltzeko bultzada, euskararen transmisioa,

herri euskararen eta literatur euskararen uztardura, eta abar. Aldi

berean, ospakizunak egokitzen zitzaizkien herrietako lagunek prestakuntza

lanetan hartzen zuten parte: batzuetan —Auza (Ultzama)

1908, Elizondo 1908, kasu— talde antolatuak izaten ziren eta betiere

Iruñeko guneak eta herri euskaldunak harremanetan jartzeko balio izaten

zuten.

Garrantzi handia eman zioten euskararen berezko transmisioa —familia

bidezkoa, herri girokoa…— bermatzeari eta horren erakusle bikaina

Euskeraren Adiskideak elkartearen herri euskaldunetako haur euskaldunentzako

jai eta sariak ditugu.

Gogoan izateko beste sail bat irakaskuntzarena da. Euskal irakaskuntzaren

aldeko eginahalak mugimendu euskaltzaleen sorreratik bertatik

ditugu eta etengabe errepikatu ziren aztertutako epealdi osoan.

Ezagutu ditudan aurreneko euskara eskolak 304 1903koak dira,

Campionek emanak. Centro Vasco-ko euskara eskolak 1914. urtean

hasi ziren, Jose Agerre irakasle zela. Diputazioak babestu eta ordaindutako

euskara katedrak 1922. urtean zabaldu ziren, Irakasle Eskolan eta

Apaizgaitegian. Haurrentzako lehenengo euskal eskola 1931-32 ikasturtean

ireki zen Iruñean, Euskeraren Adiskideak elkartearen eskutik;

1933-34 ikasturtean Lizarrakoa zabaldu zen eta 1935-36koan

Elizondokoa.

Azterketa osatzeko bi mapa gehitzen dira: Campionen gramatikaren

harpidedunen banaketa (34. irudia), eta taulan aipatutako ekinaldien

kokapena Nafarroan barrena (35. irudia). Euskara elkartearen eragina

norainokoa zen ezagutzeko datu zenbakarririk ezagutzen ez dudanez,

Campionen gramatikaren harpidedunen zerrendara (Campion 1884,

“Lista de los señores suscriptores á esta gramática”, orrialdeak zenbatu

gabeko gehigarria) jo dut, bien artean halako parekotasuna ezar daitekeelakoan.

Gramática atalka argitaratu zen 1884 eta 1886 bitartean eta,

salgai jartzeaz gain, harpidetza bidez jasotzen zen Euskal Herri osoan eta

baita interesa zuten kanpotarren artean ere. Nafarroan 108 harpidetza

—Julian Gayarrerena barne, bitxikeria moduan aipatuta— egin ziren,

18 herritan banatuta, baina haietatik 81 Iruñekoak ziren, Iruñearen eta

herrien arteko desoreka agerian utziz. Gipuzkoan, ordea, 343 harpidetza

79 herritan ditugu, Donostiakoak 112 izanik. Erabat desberdinak ziren,

304. Euskara eskolak egungo esanahian esan nahi dut, euskaraz ikasitako lagunei

buruzko lekukotasunak askoz lehenagokoak dira eta. 7.3 atalean aipatutako zenbait

apaizek, adibidez, euskara ikasteari ekin zioten lanpostua erdiestearren.

510

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!