08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

Hizkuntza jakin baten nagusitasuna bideratzen duten faktoreak

—edo, barne/kanpo bereizketa kontuan hartuz, kanpo mailako dominante

bihurtzen dutenak— sailkatu eta aurkezteko honako atal hauek

eratu ditu Weinreichek, denak dinamika historiko soziolinguistikoa

ulertzeko biziki baliagarriak eta, ikusiko dugunez, bere ondorengo

soziolinguistek abiapuntutzat hartuak: (1) hizkuntzen funtzioak talde

elebidunean; (2) banaketa linguistiko eta soziokulturalen arteko adostasun

edo kongruentzia; (3) hizkuntz leialtasuna; (4) hizkuntz ordezkapena

(ibid.: 184-5); eta (5) denbora faktorea: ukipenaren iraupena

(ibid.: 217).

(1) Hizkuntz funtzioak. Ez dago hauek sailkatzeko arau orokorrik

(ibid.: 186), baina, besteak beste, hizkuntz ordezkapena eginkizunen

galeran gauzatzen da eta, adibidez, “se podría crear una balanza para

pesar las diferentes funciones en las que una u otra lengua predominan

en la situación de contacto” (ibid.: 188-9). Hizkuntza estandarizatua

eskatzen duten eginkizunak (administrazioa, hezkuntza, komunikabideak,

etab.) betetzeak iraupenari laguntzen dio (ibid.: 187) eta alderantziz

(ibid.: 188).

Hizkuntz funtzioak eta ama hizkuntzako taldeak. Gizarte elebidun

jakin bateko hizkuntz funtzioen banaketaren deskribapena zorroztu eta

beste irizpide bat gehitu behar zaio: ama hizkuntzaren faktorea (ibid.:

189). Komunitate elebidunean ama hizkuntza bateko eta besteko talde

bana daude eta, seguraski, bi hizkuntzak batera ikasi zituztenen beste

multzo bat ere bai. Horren arabera, bi hizkuntzen erabilpen-funtzioen

azalpena ama hizkuntzako talde bakoitzean egin beharko litzateke, ez

bakarrik denak multzo berean sartzen dituen gizarte osoaren mailan

(ibid.: 189). Ideia hau, ama hizkuntzako talde bakoitzak bere hizkuntza

nagusia duela erantsiz, beherago garatu du: “Evidentemente, cada grupo

puede clasificar las dos lenguas independientemente y con resultados

diferentes. Es completamente dudoso si vale la pena clasificar a toda

costa dos lenguas en contacto como «superior» e «inferior», respectivamente”

(ibid.: 207) 56 .

Oro har, eta berriro norbanakoekiko paralelotasuna ezarriz, hizkuntzarentzat

ukipen egoeretan ama hizkuntzako talde sendo bat edukitzeak

duen garrantzia azpimarratu beharrekoa da (ibid.: 190-1).

56. Nafarroan bi ama hizkuntzako talde ditugu: euskaldunak eta erdaldunak.

Euskarak zeregin bat zuen euskaldunen artean eta beste bat —ia hutsa—, aitzitik,

erdaldunen artean. Hortik dator, hain zuzen ere, euskararen historiaren ikerketa talde

euskaldunean oinarritzearen ideia, zeren bestela, Weinreichek esan bezala, Nafarroako

gizarteaz zehaztasunik gabe hitz eginez gero, errealitatea guztiz desitxuratuta aurkeztuko

baikenuke.

107

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!