08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ta hamar bazkide inguru zituen Nafarroan— mugitzen ziren, elite edo

intelektualen eremuan nonbait, eta euren buruari ezartzen zioten erronka

giro horretan errotu eta handik eragina gizartera hedatzea zen, maiz

helburu politiko eta linguistikoak nahastuz.

Dena dela, lehenengo urratsa egiteko ere zailtasun franko aurkitzen

zuten. Horrela, Revista Euskara-ren arazo nagusia ingurukoen ezaxola 306

izan zen eta hori zela-eta gertatu zen Iturralde eta Campionen aldizkarian

zituzten arduretatik dimisioa eta handik hilabetera betiko itxiera

(Carta del Director y del Redactor de la REVISTA al Sr. Presidente de

la Asociacion Euskara. Revista Euskara VI, 1883, 319-20).

Joera orokorra gorantzakoa izan bazen ere, ahultasunaren eta emaitza

esakasiaren arazoa ez zuten inoiz gainditu. Ez da kasualitatea gure

epearen azkenaldian Larrekok 1934. urtean “Gogapen itsak” artikulua

idatzi izana. Bertan, hogei egunetik gora artikulurik idatzi gabe zeramatzala

esan eta gero, aspertuta edo nekatuta zegoela aitortu zuen, eta

zergatien bila, orduko euskaltzaleen artean hedatuta bide zegoen etsipen

sentimendua islatuz, gogoeta hauek gaineratu zituen:

Euskararen aldeko langile jarraikienak ere… aspertzen… nekatzen… edo,

nik ez dakit zer gertatzen zaigun. Biozmin oketan nagola, nere baitan gogapen

ilunak eldu zaizkitala. Geroari buruz, euskararenak iraunen ote du?

Edo, abertzaletasuna edatuz bezala, euskararenak tipituz bear ote du? Ez

dakit, ez dakit; baño, etsitzen asi naiz; beldur naiz, neri bezala gertatzen

baldin bazaie nere lagunkideri… (…)

(Larreko. Gogapen itsak. La Voz de Navarra, 1934-07-19)

Larrekoren etsipenaren zioetako bat abertzaletasunaren hedapenak

berarekin euskararena ez zekarrela ikustea zen, Angel bere semeari gertatzen

ari zitzaion bezalaxe (ikus 8.2.3 atala). Biziki mingarria zen

beraientzat orduko abertzaleak ideia politikoak zabaltzen tematuta ikustea

euskararekiko sentiberatasuna erabat moteldurik antzematen zitzaien

bitartean:

514

Euskararen Aldeko Lan eta Mugimenduak

Muchas veces hemos visto pasar a grupos de patriotas, por los pueblos cercanos

a Bilbao, o por Zubiri, Lecumberri, o Elizondo sin que les detenga

un minuto la atención el hecho de oir a los niños expresarse en castellano:

el idioma está luchando en esos pueblos una dura batalla y esos «abertzales»

no se enteran siquiera.

(Irigaray, A. Para «Etxe-Zar». La Voz de Navarra, 1935-04-26)

306. Ezaxola izango zen, baita ere, 1860ko hamarkadako ahaleginen oztopo

nagusia, Iturralde y Suitek berak aitortu zuenez “la indiferencia, que hubiera sido probablemente

el mayor obstáculo con que entónces hubiéramos tropezado” (Iturralde y

Suit 1877).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!