08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

tional or political institutions or movements” (ibid.: 600, 3. oin-oharra)—

eta 1937.ean, lanaren epearen mugan, berrogeita hamahiru, euskara

barne. Hau da, 1809ko zerrendari gehitu zitzaizkion hizkuntzen

bilakabidea, euskararena ere bai, modernitatetik at egotetik modernitatearen

barruan egotera igarotzea izan zela esan dezakegu, ez modernitatearen

trena galtzearena.

Estatu espainoleko bilakaera joera erdirakoi eta uniformatzaileen

klabeetan gertatu zen. Abiapuntutzat, Britainia Haundia, Frantzia eta

Portugalgo kasuetan bezala, Espainiako monarkiak XV-XVI. mendeetatik

besarkatzen zuen eremu politiko-geografikoa eta bere mugak hartuta,

XIX. mendeko estatu burgesaren helburua muga horien barrutian

biltzen ziren herri eta talde guztiak bateratu eta denentzat berdina izango

zen aginpide bakar baten pean jartzea izan zen. Klase politiko ia osoa

—Berrezarkuntzan (1874-1923) gobernuan txandakatu ziren alderdi

kontserbadore eta liberalak buru— bat zetorren asmo horrekin eta XIX.

mendeko gertaerak espainiar nazioaren aurrerapena, gaztelaniaren hedapena

eta gainerako hizkuntzen bazterketa elkartzen zituen ideologia edo

mentalitatearen pean aritu ziren lagunek gidatuta burutu ziren.

Espainiako pentsaera erreakzionario edo tradizionalista ere koordenada

horietan kokatuko genuke, bere kezka nagusia ez baitzen garapen kapitalistari

aurre egitea, industrializaziok berarekin zekartzan iraultzaren

eta sekularizazioaren arriskuak saihestea baizik 87 (Botti 1992: 20).

Ingurune honetan, Euskal Herrian berebiziko eragina izan zuen karlismoaren

konplexutasuna, kronologikoa ere bai, I. eta II. gerra karlistetan

88 aldarrikatu egitasmoak ez baitira berdinak, azpimarratu behar da,

Alfonso Bottik berak eta beste egile askok ere egin dutenez, eta nabarmentzen

dugun aldearen arabera karlismoa Espainiako nazionalkatoli-

87. Europa mailan ere, korronte politiko erreakzionarioen esangura ez zen iraganera

edo Errejimen Zaharrera itzuli nahi izatea, egoera berrian ideal progresistei aurre

egingo zien alternatiba eratzea baizik: “Hacia 1815, por primera vez desde la época de

las guerras religiosas, hubo un amplio acuerdo de principios entre los reaccionarios de

todos los países. (…). Había cristalizado la alternativa moderna al ideal social progresista

de la Ilustración. La autoridad tradicional sería respetada de un modo nuevo, lo

mismo que los derechos históricos y consuetudinarios” (Roberts 1989: 73). XIX. mendearen

erdialdean inork ez zuen jadanik Errejimen Zaharreko erakundeen alde egiten:

“en 1851, ya no se creía que las corporaciones y los estamentos constituyeran una base

aceptable para las instituciones políticas” (ibid.: 73).

88. Zeharo adierazgarria da Don Karlosen Morentingo Agiria (1874-7-16), non

gizarte burgesaren hastapenak, hauteskundeak barne, ezagutzeaz gain, Errejimen

Zaharraren erakundeak berrezartzeko asmoak zituela leporatzen ziotenen esanak gezurtatu

zituen: “desmentir las calumnias que algunos propalan entre el sencillo vulgo,

suponiendo que estoy dispuesto a restaurar tribunales e instituciones que no concuerdan

con el carácter de las sociedades modernas” (Don Karlos 1874. In Garmendia

1976: 114)

171

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!