08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Bonaparte Printzearen eta Bere Laguntzaileen Lekukotasunak

del habla desempeña a menudo un papel primordial en el mecanismo de

la evolución lingüística.

(ibid.: 374)

Azalpen bila, ukaezina da hizkuntzaren transmisioan emakumeek

duten betekizuna, haurren lehendabiziko urteetan batez ere, eta garbi

dago amaren jokamolde ugari zuzenean islatuko direla umeek barneratzen

dituzten hizkuntz ereduetan. Horrexegatik ematen zaio hain

garrantzi handia sexu-aldagaiari hizkuntzaren bilakaeraren azterketan.

Haurren sozializazioan bi alor lantzen dira: jaioterriarekiko lotura,

komunitatearen barneko munduarekikoa, alegia, eta kanpoko mundurako

prestaketa. Bietako hizkuntza bera denean, hizkuntza normalizatu

bateko komunitate batean, kasu, orduan ez dago arazo handirik.

Komunitate euskaldunetan, berriz, desberdina zen egoera, barneko

hizkuntza euskara, baina komunitatetik at ibiltzekoa erdara zirelako.

Barne munduari loturiko hizkuntza eta kanpo munduari loturikoa

genituen, beraz, eta emakumeen esku zegoen haurren heziketak biei

erantzun behar zien. Batzuetan komunitatearen hizkuntzari ematen

zitzaion lehentasuna eta beste batzuetan kanpokoari, ordea, eta hautaketa

horretan faktore asko sartzen ziren jokoan. Adibidez, herriko hizkuntzaren

bizitasuna, herriko bizimoduaren indar sozioekonomikoa,

kolektibitatearen hizkuntz nahiak, emakumeen beraien estatusa 172 ,

emakumeei eta gizonei eskaintzen zitzaizkien rolak —“Hizkuntz aldetik,

nire eritziz, emakumearen rola funtsezkoa da lehengo eboluzioa

nahiz egungo asimilazioa ulertzeko” (Egia 1990: 122); “when women’s

and men’s roles are completely different (…) there is a clear difference

in language choice” (Aikio 1992: 58)—, prestigiozko araua (Garcia

Mouton 1992: 674), eta abar. Emakumeek bereganatu eta seme-alabei

transmitituriko hizkuntz portaerak esandako faktoreen araberakoak

izango ziren.

5.1.6 Hizkuntzaren gaineko ekintzak

Kontaketaren harira itzuliz, atal honek hizkuntzaren egoera aldaraztea

bilatzen duten jardueren berri ematen du eta bertan euskalaritza, lite-

172. Estatusa izan zen Aikiok (1992: 58) samien artean aurkitu zuen arrazoia: “the

fact that the women accept the majority language when their status is low as a way to

improve their station in life and that women reject the majority language when their

status is high in their own culture”.

292

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!