08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Oinarri Teorikoak

ikuspegi antropologikoa gogoko zuen era berean, komunikazioaren

etnografia ere biziki atsegin du Fasoldek (ibid.: ix).

Gizarte bateko hizkuntz aniztasuna ulertzeko abiabururik argigarrienetako

bat Dell Hymesen ondoko baieztapenak ematen digu: hizkuntza

batek irauten badu, gizartean gainerakoek betetzen ez dituzten zeregin

berezi batzuk dituelako dela pentsatu behar dugu:

The heuristic assumption is that their [of the kinds of codes employed in a

community] separate maintenance implies some specific role for each wich

is not wholly duplicated by any other (…)

(etzana nirea da) (Hymes 1990: 31)

Komunikazioaren etnografiaren kontzeptu nagusiak hauek dira

(Hymes 1990: 22; Fasold 1993: 40-7): hizkuntz komunitatea, deskribatzen

duen taldea hizkuntz komunitatea delako; elkarrekintzaren unitateak:

hizketa egoera, hizketa gertaera eta hizketa ekintza; eta hizketaren

osagaiak —Roman Jakobsonen komunikazioaren teoriatik eratorriak—:

partehartzaileak, kanalak, kodeak, tokia, mezuen forma eta

generoa eta gaia.

Komunikazioaren etnografiak ez du eredu teorikorik garatu, baina

hizkuntzaz arduratzen diren gainontzeko gizarte-zientziekin erkatuta,

nabarmentzen zaizkion ezaugarriak sakontasuna eta arazoak besarkatzeko

ahalmen handia dira Fasolden ustez (1993: 62).

Irizpide metodologikoak

Metodologiaren aurkezpenean oinarrizko banaketa metodo kualitatibo

eta kuantitatiboen artekoa da. Ikuspegi kualitatiboan hizkuntzak

betetzen dituen funtzioak eta funtzio bakoitza betetzeko zer ezaugarri

behar dituen aztertzen da, besteak beste (Fasold 1992: 113). Metodo

kuantitatiboek datuak batez ere errolda eta inkestetatik jasotzen dituzte

eta estatistikaren erabilpen konplexua egiten dute. Arlo askotan erabiltzen

dira (ibid.: 133).

Jarreren azterketa mentalistan eskura dauden bideak aipatuak ditugu

dagoeneko: subjektuen aitorpen zuzena eta ikertzaileak behatzen dituen

portaeretatik jarrerak ondorioztatzea.

Gainerako arloei —hizkuntz hautaketa, iraupena eta ordezkapena

eta komunikazioaren etnografia— dagozkien metodologi irizpideak

bateratuak aurkez daitezke.

Hurbilketa soziologikoak errolden miaketaz, inkestez, galdeketaz eta

soziologian ohikoak diren metodoez baliatzen da. Metodo kuantitatibo

eta estatistikoak dira nagusi (ibid.: 192 eta 215).

Hurbilketa psikologikoaren metodoez Fasoldek egin duen aipamen

ia bakarra jendeen portaera kontrolpeko esperimentuetan aztertzearena

128

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!