08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

1830-1876 bitartekoa izan da, arrazoi erraz batengatik: hori delako

Nafarroako Artxibo Administratiboko eskolak betetzeko espedienteek

—“Archivo Administrativo de Navarra, Enseñanza, Expedientes de provisión

de escuelas”— besarkatzen duten aldia. Espedienteen osaketa

mailari dagokionez, alde nabariak daude batetik bestera, baina argibide

aberatsak eskaintzen dituzte denek, izendapen bakoitzaz dosier oso bat

dagoelako: udalak Nafarroako hezkuntza batzordeari postua hutsik gelditu

zela adieraziz igorritako eskutitzak, iragarki ofizialak, hautagaien

instantziak eta gainerako agiriak, azterketak, udal bileren aktak, eta abar.

Izendapena beti udalak egiten zuen, arestian azaldutako prozeduraren

arabera.

Jasotako datu zehatz guztiak eranskinetako 4. taulan biltzen dira, eta

haietatik honako ideia hauek atera ditut, orain artekoak baieztatzera

datozenak:

-Maisu-maistra gehienak nafarrak ziren, bai hautatuak ateratzen

zirenak bai postura aurkezten zirenak. Deialdiaren iragarkiak aldameneko

probintzietako boletin ofizialetan ere jarri ohi ziren, baina oso gutxi

izan ziren aztertutako herrietara joateko interesa erakutsi zuten kanpotarrak.

-Mugikortasun handia zegoen eta horretarako irizpide nagusia

Nafarroaren barrutia zen. Nafarroan jaiotako maisu-maistrak Nafarroa

osotik mugitzen ziren. Adibide bat jartzearren, Benigna Palacios dugu,

Eneritzen jaioa —Garestik gertu—, 1856ra arte Andosillan egon, urte

hartan Otsagira joan eta 1860.ean Cascantera aldatu zena.

-I. Errepublikako urteetan Konstituzioaren zina egin behar izaten

zuten maisu-maistrek eta egiten ez zutenak —ideologia karlistakoak

edo— kanporatuak izaten ziren. Karlistek haietakoren bat bere postuan

berrezarri zuten gerran zehar eta 1876an, gerra amaituta, berdin gertatu

zen beste zenbaitekin, baina, hala ere, beste batzuk posturik gabe geldituko

ziren betiko. I. Errepublikako Konstituzio “ateoaren” zinak hurrengo

urteetan ere ondorioak izango zituen ukaezinezko iragazki ideologikoa

eragin zuen Nafarroako maisu-maistren artean.

-Euskararen irizpidea ez zen behin ere agertu aztertutako agiri guztietan.

-Postua eskatzerakoan, zenbaitetan, edo ematerakoan, beste zenbaitetan,

irizpide bat, ez bakarra, ezta gutxiago ere, hurbiltasun geografikoa

izaten zen, ulertzekoa denez. Hau Garesko eta Irurtzungo zerrendetan

antzematen da batez ere —Uitzik ere inguruko herrietako maisu batzuk

izan zituen, ez guztiak, ordea—.

Hurbiltasun geografikoarena izan zitekeen euskarari praktikan zirrikitu

bat utziko zion bide bakarretako bat: maisu-maistrek beren jaioterritik

hurbileko herrietara joateko joera baldin bazuten, honek aukera

ematen zuen herri euskaldunetan irakasle euskaldunak izateko. Hala ere,

erruz ibiltzen ziren maisu-maistra erdaldunak herri euskaldunetan. Edo

443

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!