08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

6.4.1 Baloreen maila: Uitziko sistema etnolinguistikoa eta uitziarren

berarekiko adostasuna

Uitziko bizimodua lan modu, giza harreman, gizarte-antolakuntza,

haurren sozializazio eta ohitura jakin batzuen batuketaren emaitza zen,

6.3 atalean ikusi bezala. Herriko hizkuntza euskara zen eta, geure helburuetatik

gehiegi desbideratuko liratekeen azterketa etnografikoetan

sartu gabe, Uitzikoa euskararen inguruan eraikitako bizitasun handiko

sistema etnolinguistikoa (Fishman, 2.3.2 atalean) genuela esan daiteke.

Oso oroitzapen onak adierazi dituzte adineko uitziarrek garai haietako

bizitzaz eta haien bidez, oro har, herriko bizimoduarekiko, beren buruarekiko

eta euskararekiko adostasun nabarmena erakusten ari ziren

zalantzarik gabe. Balorea kolektibitate batek eredutzat hartzen duen izateko

era bat baldin bada (Rocher 1990: 70, jasoa in 1.2.4 atala), uitziarren

baloreen erdian euskaltasuna zegoen (baloreei buruz, ikus beherago

6.4.3 eta 6.4.4 ataletan). Bat zetozen euren izana —Uitziko euskaldunak—

eta nahia —euskaldunak izatea, baita ere—, hau da, pertenentziako

eta erreferentziako taldeak bat bera zituzten eta ez zuten kultur

edota hizkuntz izaera aldatu eta erdaldun bihurtzeko gogorik garatu. Eta

adostasun horrek Uitziko euskararen iraupenaren sakoneko arrazoia

ematen digu, uitziarren euren buruaren onarpenak euskararena ere baitakar

berarekin. Giza komunitate baten biziraupenaren gakoa barne

lotura edo egituraketan dago eta hau, funtsean, komunitatearen bere

buruarekiko adostasunari zor zaio, Guy Rocherrek esan zuen bezala:

(…) un grupo, una colectividad, una asociación tienen una cohesión en la

medida misma en que infunden en sus miembros el sentimiento de pertenencia

y de identificación con una entidad realmente existente, distinta de

las demás y suficientemente caracterizada;

(Rocher 1990: 164)

Era berean, hizkuntzaren iraupen edota ordezkatze bilakabideak ez

dira hiztunengandik kanpo gertatzen den zerbait, alderantziz, beren

esku hartzea eskatzen dute eta azken hitza, hizkuntzari eusteko, Uitzin

bezala, nahiz desagertzen uzteko, beste hainbat herritan bezala, hiztunek

dute. Horregatik da hain garrantzitsua Uitziko euskaldunen euren

buruaren onespena.

6.4.2 Hizkuntz harremanen sarea

Harreman sarea (“social network”) nahiko kontzeptu emankorra

izaten ari da azkeneko bi hamarkadetako ikerketa soziolinguistikoetan

Lesley Milroy-k (1989 [1980]) soziologia alorretik hartu eta Belfasteko

hizkerari buruzko lanean erabili zuenetik —baina Bloomfieldek (1973

[1933]: 46-9) jadanik erabilia zuen kontzeptu hau—, eta bereziki balia-

343

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!