08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Sarrera

al margen del hecho social, porque la lengua es un fenómeno semiológico.

Su naturaleza social es uno de sus caracteres internos” (bigarren etzana

nirea da) (Saussure 1980: 116). Hizkuntzalaritza hizkuntza aztertzen

duen zientzia dela garbi utzi eta gero, hizkuntzalaritzaren sailkapena egiteari

ekin zion: “División interior de las cosas de la lingüística” (ibid.:

48, 25. oin-oharra). Hemen, linguistikaren barruko sailkapenean sistemaren

eta kanpoko faktoreen arteko bereizkuntza ezaguna —eta eztabaidagarria—

egin zuen: “lingüística externa = todo lo que concierne a

la lengua sin entrar en su sistema” (ibid.: 48, 25. oin-oharra), nahiz eta

ondoren ñabardura bat gehitu beharra sumatu: “¿Se puede hablar de lingüística

externa? Si se tiene algún escrúpulo, se puede decir: estudio

interno y externo de la lingüística” (ibid.: 48, 25. oin-oharra).

Transmititu zaigun hizkuntzaren barne eta kanpo elementuen arteko

etena Saussurek egin zuen bereizketa baino bortitzagoa gertatu dela esan

daiteke, eta neurri batean ez zaio berari zor, Cours-aren argitaratzaileei

(ibid.: 48, 25. oin-oharra) eta ondorengo jarraitzaileei baizik. Kanpo

hizkuntzalaritzaren esparruko gaiak hala ere garrantzi handikoak iruditzen

zitzaizkion Saussureri —“esta lingüística se ocupa, sin embargo, de

cosas importantes” (ibid.: 48)— eta bertan, hizkuntzaren gizarte-alderdiak

ezezik, fonetika (ibid.: 62) eta dialektologia (ibid.: 49) disziplinak

ere kokatu zituen, egun hizkuntzalaritza barruko estatusa eztabaidatzen

ez zaien arren.

Hasierako harira itzuliz, soziolinguistikak honako gai hauek ukitzen

ditu: eleaniztasuna, hizkuntzen iraupena eta ordezkapena, hizkuntzarekiko

jarrerak, hizkuntz hautaketa, hizkuntz plangintza, hizkuntz aldaketa,

dialekto sozialak, eta abar. Era horretan, soziolinguistikaren esparruan

ondoko disziplina hauek sailkatu ditu Trudgillek (1992: 68): hizkuntz

antropologia, dialektologia, diskurtsoaren azterketa, hizketaren

etnografia, geolinguistika, hizkuntz ukipenaren azterketak, William

Laboven linguistika sekularra (“secular linguistics”), hizkuntzaren psikologia

soziala eta hizkuntzaren soziologia. Zentzu berean mintzatu da

Dell Hymes (1996: 184) soziolinguistikaren arlo orokorra aurkeztu eta

disziplinarteko lanaren ideia nabarmentzean, betiere hizkuntzalaritzatik

abiatuta: “A general sociolinguistics, uniting the various phenomena of

language in social life (…), integrating the skills of linguistics, ethnography,

sociology, and social history (…) might provide the framework

and coherence that would gather the diverse threads and opportunities

of the present time into a significant force”. Asmo bera aurkitzen dugu,

azkenik, 1997ko otsailean atera den Journal of Sociolinguistics aldizkari

berriaren aurkezpenean.

Batzuetan, soziolinguistika makro- eta mikro-soziolinguistikan banatzen

da, irizpidea aztertzen ari diren talde edo egoeren neurria izanik,

baina, nolanahi ere, makro eta mikro ikuspegien arteko bereizketa ez da

batere garbia eta biak nahasi egiten dira maiz. Adibidez, bi lagunen arte-

24

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!