08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Bonaparte Printzearen eta Bere Laguntzaileen Lekukotasunak

Erabili ditugun albisteak ez dira alde honetatik oso adierazgarriak,

baina, adibidez, erronkariarrak Zaraitzuko auzoekin erdaraz mintzatzen

zirenean, argi ematen du euren burua gehiago kokatzen zutela erdaldunen

komunitatean euskaldunenean baino. Zaraitzuarrak elebidunak

bide ziren, baina Donibane-Garazikoekin elkar ulertzeko euskaraz hitz

egiten zutenean, bi taldeak euskal komunitateko partaidetza ari ziren

adierazten.

Laburbilduz, esku artean darabiltzagun argibideen arabera, hizkuntzaren

hautatze-erabiltze ereduak bi ziren Pirinioetako sortaldeko ibarretan:

euskarak bizitasun handia zuen eskualdeetakoa eta jadanik ahulduta

zegoenetakoa. Aurrenekoa Aezkoa osoan, Zaraitzu ia osoan —Otsagin eta

Uskartzen izan ezik— eta Erronkariko Uztarroze eta Izaban aurkitzen

dugu. Bere ezaugarri nagusia guztiek, bai gizonezkoek bai emakumezkoek

eta baita haurrek ere, euskaraz mintzatzeko ohitura izatea da, nahiz eta

gizonek erdararekin tartekatu. Bigarrena bizitasun txikiko egoeren adierazlea

da: Erronkariko gainerako herriak eta Otsagi. Eredu honen ezaugarri

nagusia bi gizarte-taldek —gizonezkoak eta haurrak— erdararen aldeko

hautaketa egina zutela da, gizonek emakumeekiko harremanetan euskara

erabiltzen bazuten ere. Ordezkapena oso aurreratuta zegoen tokietan,

Burgin, kasu, soilik adineko jendeak mintzatzen ziren euskaraz.

Hizkuntzaren hautaketa-erabiltze sistema bien esanahia ikuspegi soziologiko,

psikosozial eta antropologikotik azter daiteke, goian egin dugun

bezala, eta elkarren osagarriak diren ondorioetara iristen da.

5.1.5 Hizkuntz hautaketa eta erabilera: emakumeak, gizonak eta

euskara

Esandako lau gizarte-multzoetatik bik aipamen banandua merezi

dute: emakumezkoak eta gizonezkoak, bakoitzak portaera desberdinak

erakutsiz, emakumeak euskararen gordetzailearen zereginean eta gizonak

erdararen bideratzailearenean agertzen direlako.

Jokabide horiek ezagunak izan dira Bonapartek aipatu zituenetik eta

azalpenak ere berehala hasi ziren ematen. Pedro Madrazoren (1886:

261) azalpen bitxiak alde batera utzita, emakumeen eta gizonen arteko

ezberdintasuna ulertzeko bidea Campionek finkatu zuen. Gizonezkoen

erdalduntzea lana zela-medio urtero Erriberan167 ematen zituzten ego-

167. Lanak eragindako mugikortasuna ez zen txikia orduko gizonen artean eta

Zaraitzu eta Erronkari ibarretakoak ez ziren eskualde erdaldunetara joan beharra zuten

bakarrak. Bonapartek, adibidez, Elizondoko igeltseroak aipatu zituen, Tuterara eta, oro

har, Nafarroako hegoaldera lan egitera zihoazela esanez: “les maçons d’Elizondo (…)

en allant travailler à la Ribera ou à Tudela” (Urquijo 1910: 267).

286

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!