08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

eskolan ikasi zuen Orixek zioenez, jantzi berriak eta guzti ematen zizkien

urtero eskolak bere ikasleei: “Eskolan aurrenekoeri urtero soiñeko osoa

ematen zigutenan, eta guzieri zerbait yantzi. Ni beti soiñeko berriz yoaten

nindunan Orixera” (Orixe 1987: 41).

Analfabetismoaren bilakaerari dagokionez, erroldek bakarrik

Larraungo udalerriko zenbakiak —ez kontzejukoetakoak— ematen

dituzte, baina argigarriak dira eta lerro hauetara ekarriko ditut, Tuterako

partidu judizialeko, Nafarroako, Hego Euskal Herri osoko eta

Espainiakoekin alderatuta:

Non % 1860 % 1887 % 1930

Larraun 77 67 31

Tuterako partidu judiziala 73 63 38

Nafarroa 64 54 29

Hego Euskal Herria 63 52 27

Espainia 76 68 44

Analfabetismo tasen bilakaera: Larraun, Nafarroa, Hego Euskal Herria eta Espainia

(Iturriak: Junta General de Estadística 1863; Dirección General del Instituto

Geográfico y Estadístico 1891; Subdirección General de Estadística 1935; eta neure

elaborazioa)

XIX. mendean Nafarroako eta Hego Euskal Herriko analfabetismo

tasen gainetik ibili zen Larraun, baina Espainiakoen pare-parean, ordea,

eta, Nafarroan bertan ere Tuterako partidu judizialeko tasak

Larraungoen antzekoak ziren. XX. mendeak, berriz, aldaketa ekarri

zuen, Larraun Nafarroako eta Euskal Herriko portzentaiei nabarmen

hurbildu baizitzaien, Tuterakoak eta Espainiakoak aise gaindituz.

Gainerako lurraldeekin bateratsu alfabetatu zen Uitzi, beraz, eta,

orokorki, ez dirudi bertako euskararen iraupenean eskolaketaren eta

alfabetatzearen bilakaera faktore bereizle nabarmena, ez alde eta ez

aurka, izan denik.

Komunikabideak

Bi bide nagusik zeharkatzen zuten Larraun ibarra 1842. urtean: bata,

Iruñetik Gipuzkoara Lekunberri eta Betelutik zihoan errepidea —“Todo

es camino real” zioen Teodoro Ochoak (1842: 306)— eta bestea,

Lekunberritik Tolosara Uitzi eta Leitzatik igaroaz zihoan gurdibidea.

Pascual Madozek gurdibide bera aipatu zuen —“CAMINOS: el que

desde Leiza conduce á Lecumberri” (1845-50, IX: 358)— Uitzik taberna

eta ostatua zituela gaineratuz. 1914. urtean, gurdibidea errepide

bihurtua izateaz gain, trenbidea zuen Uitzik: Iruñea eta Donostia

Leizarandik lotzen zituena, “El Plazaola” izenekoa (Altadill d.g., II: 220)

(ikus 25. irudia).

315

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!