08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Euskararen Geografia eta Demografia Nafarroan: 1863ko eta 1936ko egoerak

eta Nafarroako Iruñetik kanpoko euskaldunen kopurua ezagutzea lortzen

da. Nafarroa osoko euskaldunak eremu euskaldunekoak gehi

Iruñekoak ziren nonbait 149 . Iruñeko euskaldunak zenbat ziren zehazki

jakiteko biderik ez dagoenez, hurbilketa moduan Nafarroako proportziotik

apur bat behera zeudela —hiriburua izanik kanpotarren dentsitatea

handiagoa zen: funtzionarioak, militarrak…— uste dezakegu eta,

orduan, Iruñeaz gainerako Nafarroan euskaldunak % 31 baldin baziren,

Iruñeari % 25eko ehunekoa kalkulatu diot.

Zenbakiak, laburbilduz, hauek dira: Nafarroak, 1860ko erroldaren

(Junta General de Estadística 1863) arabera, 299.654 biztanle zituen.

Horietatik, eremu euskaldunean 124.587 bizi ziren eta eremu erdaldunean

(Iruñea barne) 175.067. Euskaldunak, euskal hizkuntz komunitatea,

alegia, 90.000 inguru —eragiketen emaitza zehatza 90.344 da—

ziren, horrela banatuta: eremu euskaldunekoak 84.620 (ikus

Eranskinak, 1. taula) eta Iruñekoak 5.724. Erdaldunak 209.000 inguru

ziren. Ehunekoetan, euskaldunak nafar guztien % 30 ditugu eta erdaldunak

% 70. Eremu euskaldunean, ordea, hau da, euskaraz mintzatzen

zen Nafarroako zatian, % 68 ziren euskaldunak, nahiko proportzio

altua, baina orduko Gizpuzkoa edo Bizkaikoa baino txikiagoa.

Beraz, orduko euskal hizkuntz komunitatea Nafarroako biztanleen %

30 zuen gutxiengoa zen. Bere banaketa geografikoa, hirugarren kapituluan

Nafarroako erresumaren tradizioari eskaini atalean ere ikusi dugunez,

ez zen homogeneoa Nafarroa osoan zehar (ikus 19. eta 20. irudiak).

Alderantziz, euskaldun gehienak barruti jakin batean, eremu euskaldunean,

bilduta zeuden, eta, Altsasu, Leitza edo Lesaka bezalako herrien

garrantzia gutxietsi gabe, edo Agoitzena, baina Agoizko euskara oso ahulduta

zegoen orduko, Nafarroako hiriburua eta herririk jendetsu eta eraginkorrenak

—Tutera, Lizarra, Tafalla, Zangoza, Corella…, adibidez—

erdaldunen esparrukoak ziren. Arrazoi hauek, gehi hurrengo kapituluetan

erdaldunen eta euskaldunen arteko harremanei buruz aztertuko ditugunek,

bidea ematen digute euskal hizkuntz komunitateak Nafarroako

gizartean zuen eraginkortasun linguistiko txikia ulertzeko.

Aldi berean, demografikoki oso indartsua zen euskara bere barrutian,

bizilagunen % 68, eta Iruñetik gorako lurraldeetan, hau da, erdalduntze

bidean zegoen ukipen eremua kenduz gero, proportzioa oraindik

handiagoa zen. Indar honek, zalantzarik gabe, zerikusia du hizkuntzaren

iraupenarekin, barne aldera begira bizitasun demografiko nabaria baitzuen.

149. Eremu erdaldunean bizi ziren euskaldunak ere gehitu beharko lirateke, baina

beren kopurua oso txikia eta, gainera, ia kalkulaezina denez, ez dira kontuan hartuko.

262

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!