08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Erdal Hizkuntz Komunitatea eta Euskara

izan dela esatea, demostratu gabeko baieztapenak dira eta ez datoz bat

benetako bilakaerarekin, baina, hala ere oso sinesgarriak gertatzen dira

gizarte-mailan, eta maiz baita unibertsitate-mailan ere. Zergatik?

Diskurtsoen azterketari buruzko atalean azaldu dudan arrazoi berberagatik:

zentzu komuneko usteetatik abiatzen direlako. Estatu espainola

salatzen dutenen artean ez da gehiegi demostratu behar maisu-maistra

erdalduntzaileen etorrera egiazkotzat jotzeko. Berdin gertatzen da

Antonio Elorzaren arrazoinamenduarekin: Espainia atzeratuta zegoen,

analfabetismo tasa handiak zituen eta euskarak iraun egin du; ondorioz,

hiru elementuak berez elkartzen dira mitologia aurrerakoiaren mentalitatean,

nahiz eta, Europako herri eta hizkuntzen historiak erakusten

duenez, elkarri lotuta ez dauden aldagaiak izan.

Bi azalpenek beste ezaugarri bat dute komun: lehentasuna estatuari

ematen diote, erruduna izateagatik edo ahulegia izateagatik.

Nolanahi ere, azalpide horien eztabaidak irakaskuntzaren azterketaren

arazo nagusiaren aurrean jartzen gaitu: nafar hezkuntza sistemaren

izaera bi hizkuntz komunitateen arteko harremanen testuinguruan.

7.4.2 Hezkuntza sistemaren zeregina

Eskola gizarte modernoaren zutabe nagusietako bat baldin bada,

berebiziko zeregina betetzen du hizkuntza ofizialaren ezarpenean, zehazkiago

mintzatuz. Hau gauza jakina da Frantziako Iraultzatik bederen eta

jadanik XIX. mendean abian jarri ziren hizkuntz politika gehienek irakaskuntza

beren helburuetarako baliatzea bilatu zuten.

Gizarte-zientzietan etengabeak dira hezkuntza sistema eta hizkuntzaren

harremanei buruzko aipamenak 249 . Zentzu horretan, oso iradokitzailea

da guretzat Max Weber-en azterketa. Klasiko honek, 1922. urtean,

hizkuntz komunitateen menderatzeari lotuta aztertu zuen eskola sistemako

hizkuntz politika, hizkuntza ofizialaren nagusitasuna eskolako

menderatzeari esker bermatzen dela erakutsiz:

(…) la dominación desempeña en casi todas sus formas, aun allí donde

menos se sospecha, un papel considerable. Así ocurre, por ejemplo, en las

comunidades lingüísticas. No sólo ha influido con frecuencia de un modo

decisivo, en la evolución de las grandes comunidades lingüísticas unitarias,

la elevación de un dialecto a idioma oficial de la organización política

mediante la imposición forzosa (…), sino que la dominación ejercida en la

“escuela” determina también del modo más duradero y constante la forma

y la preponderancia del lenguaje escolar oficial.

(etzana nirea da) (Weber 1993: 695)

249. Gure artean, ikus, adibidez, M. Jaione Apalategiren (1990, 1994 eta 1995)

lan iradokitzaileak.

420

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!