08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

Bigarren ziklokoei geometria, marrazketa, lur-neurketa eta

Espainiako historia eta geografia gehitzen zitzaizkien 4. artikuluan

(ibid.: 6).

Laburbilduz, Nafarroako erdal komunitateak ederki antolatua zuen

heziketa sistemaren hizkuntz alderdia, legez eta praktikan, eta, horregatik,

estatuaren legedipean gelditu zenean, nafar erdaldunek beraiek

jorratutako bidean sakontzea besterik ez zen egin. Irakaskuntzaren erdaltasuna

aldez aurretik bermatuta zegoen Nafarroan, eta baita nazio ikuspegia

ere: espainiar nazioarena.

Maisuen eta maistren izendapena

Heziketaren izaera baldintzatzen duen bigarren elementua irakasleak

dira. Ikasgaiak berberak izanik, irakaslea erdalduna ala euskalduna den,

edo euskararekiko begirunea duen ala ez, alde handia dago. Uitziko

lekukotasunen arabera, adibidez, askoz ere gogorrago eta zigortzaileagoak

ziren maisu erdaldunak euskaldunak baino. Mojak, bestalde, maitatuak

izaten ziren, erdaldunak izan arren neskato euskaldunak ongi tratatzen

zituztelako.

Ulergarria da bertako maisu-maistrengandik euskararekiko begikotasun

handiagoa espero izatea, eta ulergarria da, orobat, irakasleak, maiz

oso erasokorrak izan direla gogoan hartuta, kanpotarrak zirela uste izatea

262 .

Ulergarria diot, baina Nafarroako kasurako ez da egia: irakasleak

udalek izendatu dituzte beti, 1887-1914ko tartean izan ezik, maisumaistrak

nafarrak ziren gehienbat eta, hala ere, euskarak ezaguna den

trataera jasan zuen. Iturengo gertaera hain adierazgarria baldin bada,

horrexegatik da hain zuzen, ahalmena bere eskuetan izanik ere, nafar

gizarteak euskararen kalterako erabili zuela erakusten duelako.

1887. urtera arte Nafarroako udalen eskuetan egon zen maisu-maistren

izendapena. Eskubide honi Derecho de propuesta deitzen zaio eta

bere lehen adierazpena 1617.eko Gorteen 32. legea dugu (GEN IV,

“Derecho de propuesta”: 43). Bertan, maisua izendatzeko alkate eta

zinegotzi edo erregidoreen botuak aski zirela esaten zen: “las conducciones

de (…) maestros de leer, escribir y contar, las hayan de hacer los

Alcaldes y Regidores de los pueblos” (ibid.: 43). Eskolen ikuskaritza ere

udalen ardura zen, 1780-1781eko Gorteen XLI. legearen aginduz.

262. Uste horren adibidea hitz hauek izan daitezke: “Moyano legea (…) ari zen

hezkuntzan indarrean ezartzen estu eta bortizki: maisu-maistra espainolak eta espainoleraz

aritzeko, jakina. Garai hartako Bizkaiko Foru Aldundiak honako hau adierazi

arren: «Logikoena herriak irakaslea hautatzea litzateke, eta ez alderantziz»” (Rodriguez

1996).

439

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!